euskal diaspora eta kultura
2010/12/24
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Elkarretaratzean Lehendakariarekin profesional ugari bilduko dela iragarri dute Jaurlaritzatik, arlo garrantzitsuak egongo direla ordezkatuta esanez, hala nola enpresa-mundua, finantzak, osasun-arloa, kultura, unibertsitatea eta kooperazioa, besteak beste. Horiekin batera, munduan han eta hemen dauden Euskal Etxeetako kideak ere ekitaldian izango dira.
Partaideen artean izango da Javier Aguirresarobe, fotografia-zuzendaria; Estatu Batuetan filmen batean lanean ziharduenez, ezin izan zuen berak zuzenean jaso, aurten Euskaldun Unibertsal izendatuta, eman zaion saria eta, beraz, orain aukera izango du, atzerrian bizi diren gainerako herritarrekin batera, bere eskarmentuaren berri emateko eta Gobernuari eskaerak planteatzeko.
Horrez gainera, Euskadi munduan agerrarazteko eta kanpoan bizi direnen ekarpen eta esperientziak jasotzeko, Gobernuak azken aldian martxan jarri dituen tresnak ere aurkeztuko ditu bertaratutakoen aurrean.
Iaz izan zen topagune ofizial honen lehendabiziko edizioa eta, ekimen honen bidez, Lehendakariak atzerrian bizi diren euskal herritarrak bildu nahi ditu, guztion arteko harremanak estutu eta sareak hedatzeko, azken batean eurak baitira munduan barrena Euskadiren berri zabaltzen duten ordezkariak, amaitzen da Lehendakaritzatik heldu oharra.
Lotura interesgarriak
Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
www.euskadi.net/euskaldunak
Euskal Etxeak webgunea
www.euskaletxeak.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus