euskal diaspora eta kultura
2010/12/14
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Administrazioaren izenean Aholku Batzordeko kide diren ordezkariak berrituta, atzo bildu zen lehenengo aldiz Patxi Lopez lehendakaria denez geroz Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordea, Lehendakaria bera buru eta ezker-eskuin Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeetarako zuzendaria zeuzkala, Patxi Lopezek eta Jaurlaritzaren ordezkariek euskal gobernuak kanpo politika eta euskal etxeekiko harremanen arloan daraman politika azaldu zuten, Lehendakariak azpimarratu zuelarik bera buru duen exektutiboa egiten ari den ahalegina "munduko euskaldunekiko loturei eutsi eta munduko euskaldunei batzen gaituzten loturak sostengatzen".
Mahaigaineratu ziren, besteak beste, aurreko Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuan finkatutako Lau Urterako Plana eta zein neurritan ari den betetzen, aurkeztu zen Lopezen Administrazioak euskal etxeekiko eta kanpoan diren herritarrekiko daraman politika, orain artean Jaurlaritzal ofizialki onetsi dituen bederatzi euskal etxe berriak aipatu ziren, baita Estatu Batuetan aurtengo otsailean New Yorken Jaurlaritza sostengatzaile aktibo inauguratu zen Euskal Herria eta euskal emigrazioari buruzko erakuskera adierazgarria, Bilbon joan den irailean hau ere Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeekiko Zuzendaritza antolatzaile egin zen AEMIren batzarra, eta datorren urterako, Donostiako Kursaalen egiteko prestatzen ari den Euskal Gizataldeen V. Mundu Biltzarra.
Bilerarako propio etorri ziren Diasporatik munduko euskaldunek bertan batzordekide dauzkaten hiru ordezkariak, hala nola, Argentinatik Carlos Sosa, Bahia Blancako Euskal Etxekoa; Estatu Batuetatik Xabier Berrueta, San Frantziskoko Euskal Etxekoa; eta Espainiatik Jon Zaballa, Madrilgo Euskal Etxekoa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus