euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patxi Bisquerten azaroaren 30ean estreinatuko du Zizurkilen ‘Ombuaren Itzala’, eta abenduaren 12an Hika Txakolindegian

2024/11/15

'Ombuaren Itzala' dokumentala abenduaren 12an emango dute Hika Txakolindegian, leku mugatuak, deitu lehenbailehen
'Ombuaren Itzala' dokumentala abenduaren 12an emango dute Hika Txakolindegian, leku mugatuak, deitu lehenbailehen

PUBLIZITATEA

Zizurkil, Gipuzkoa. Patxi Bisquert aktore eta zuzendari gipuzkoarrak 'Ombuaren itzala' dokumentalaren estreinaldia iragarri du. Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, 1910) bertsolariaren bizitzan sakontzen duen filma azaroaren 30ean estreinatuko da Zizulkilgo elizan 18:30etan, gonbidapenez, proiektuan laguntzaile eta sostengu-emaile izan diren lagun, agintari eta jendearentzako emanaldian. Ondoren, abenduaren 12an, 18:00etan, emanaldi berezi baterako gonbitea luzatu da, Amasa-Billabonako Hika Bodegan, bertako nagusi eta proiektuan auzolankide zintzo den Roberto Ruiz sukaldari ezagunaren eskutik. Dokumentalaren aurkezpena Hika Bodegan bertan izango da, Amasa-Billabonan arratsaldeko 6etan.

Hikako bodegan dokumentala proiektatu ostean, ekitaldiak jarraitu egingo du zuzendaria eta aktore batzuk bertan direla eta mokadua eta tragua eskainiko zaie bildutako lagunei. Bertsolari gonbidatuek girotuko dute gaua. Ekitaldia doakoa da eta plazak mugatuak direnez –aretoa bete arte, 150 pertsona– erreserbak aldez aurretik egin behar dira telefonoz, +34 690 272 631 (Kattalin) edo emailez ombuarenitzala@gmail.com helbide elektronikora.


'Ombuaren Itzala'ren Hika Txakolindegiko estreinaldira joateko gonbitea

Aurkezteko irrikan

Patxi Bisquert zizurkildarra buru duen ‘Ombuaren Itzala’ proiektu euskal argentinarra Euskal Herrian tradizio handikoa den 'auzolana' eredu hartuta egin da. Argentinako zein Euskal Herriko lurretan garatua, bidea ez du batere erraza izan baina jendearen lankidetza eta ekarpenei esker eta Patxi Bisquert beraren ahalegin eta lan irmoa eta proiektuarekiko fede akiezina tarteko, hemen da dagoeneko eta laster hasiko da erakutsia izaten Euskal Herrian barrena. Ikusteko lehentasuna proiektua sostengatu duten herritarrena izango dira, eta abenduaren 15ean bertan, lehenengo emanaldi bat izango du Hondarribian, eta herriz herriko buelta eman ondoren pasatuko da zine areto komertzialetara.

Gogoratu Pello Mari Otaño euskal kulturaren erreferente bat izan zela Euskal Herrian zein euska diasporan. Hiru bidaia eta egonaldi egin zituen Otañok Argentinan: lehena 1875ean; bigarrena, hamar urte iraun zituena, 1880ean; eta hirugarrena eta azkena 1898an. ‘Ombuaren Itzala’ biopic-ak izen handiko bertsolari eta irakaslearen figura gailentzeko helburua du. Proiektu honi buruzko informazio gehiago, EuskalKultura.eus-eko artikulu honetan.

-Proiektuaren weborria
-Facebook - I
-Facebook - II
-Twitter (X)
-Instagram



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia