euskal diaspora eta kultura
2008/12/16
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Kultura Sailak prentsa agiri baten bidez jakin arazi duenez, Patxi Baztarrikak “oso positibotzat” jo du euskarak eta euskal gobernuak mintegi honetan “parte hartzea” eta oroitarazi du aurten Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako gobernuarekin eta Galiziakoarekin batera hizkuntza aniztasuna sustatzeko eta errespetatzeko zenbait jarduera elkarrekin egin dituela 2008an gaindi, 2007ko martxoan hiru gobernuak sinatu lankidetza-hitzarmenaren argitan, tartean, esaterako, erakustoki bateratuak Pariseko Expolangues azokan edo Berlingo Expolinguan.
Aipatu hitzarmenari Balear Uharteetako Gobernua atxiki zaio geroztik. Testuan, aipatu lau gobernuek adierazten dute Espainiako estatuan ia biztanleen erdia (zehazki % 40) gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial berezkoa duten erkidegoetan bizi dela. Espainia estatu eleanitza da; hortaz, eleaniztasun hori aitortu eta hizkuntza horien erabilera errespetatu eta sustatu behar duela azpimarratzen dute.
Lanean Espainiak 'beste' hizkuntzak praktikan ere 'bere' egin ditzan
Akordio honen argitan, Estatuaren Administrazioan eta Europar Batasunean ofizialak diren hizkuntzak babesteko eta erabiltzeko neurriak sustatzeko garaian, sinatzaileek, bidera daitezkeen neurri normatibo, exekutibo eta aurrekontuzkoak bultzatuko dituzte Espainiako Estatuan eta Europar Batasunean.
Halaber, Estatuak bere erakundeetan gaztelania ez diren beste hizkuntza ofizialen erabilera ahalbidetzeko neurriak har ditzan bultzatuko dute, bereziki hauetan: Kongresuan, Senatuan, Justizia Administrazioan, sozietate estataletan, zerbitzu-enpresa publikoetan (Correos eta RENFE, adibidez) eta titulartasun publikoa duten Estatuaren eremuko hedabideetan.
Hezkuntza alorrean ere, Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitatek, Galiziako Xuntak eta Balear Uharteetako Gobernuak elkarlanean dihardute Espainiako Estatuak gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak ulertzea eta haiekiko tolerantzia bultzatu, eta hizkuntza horiek adierazi ohi dituzten historia eta kulturaren irakaskuntza ziurtatzeko neurriak har ditzan, izan ere konpromiso hori hartu baitzuen Espainiako Estatuak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsi zuenean.
Lotura interesgarriak
UNESCO -2008, Hizkuntzen Nazioarteko Urtea
Zuzendari Orokorraren mezua karia hortarat (pdf)
Euskara - Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren webgunea
www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-17893/eu
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus