euskal diaspora eta kultura
2012/12/27
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Txalaparta argitaletxeak urrian plazaratu zuen "Patria y Libertad. Los vascos y las Guerras de Independencia de Cuba" liburua. Lau historialariren ikerketen emaitza da lana: batetik, Alexander Ugalde eta Joseba Agirreazkuenaga euskaldunena eta, bestetik, Cecilia Arrozarena eta Felix Julio Alfonso López kubatarrena. Liburuak euskaldunek Kubako Independentzia Gudetan izan zuten partehartzea aztertzen du, 1868 eta 1898 urteak bitartean.
Garai hartan irlan bizi ziren euskaldunen artean batzuk immigrante heldu berriak ziren, baina beste zenbait bigarren edo hirugarren belaunaldikoak, kubatar sentitzen zirenak. Ikerlariek erakusten dute gerraren aurrean euskaldunen jarrera anitza izan zela: "Batzuek Inperio espainoletik geratzen zenari lotuta jarraitu nahi zuten. Beste batzuk Estatu Batuetan sartzearen aldekoak ziren. Azkenak, irlaren subiranotasunaren aldeko borrokalari sendoak ziren".
Alexander Ugalde Zubiri (Bilbo) Historian lizentziatua eta Zientzia Politikotan eta Soziologian doktore da. Nazioarteko Harremanak ikasgaia irakasten du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta hamaika ikerlan, lan, liburu-kapitulu eta artikulu plazaratu ditu, guztiak Euskal Herriko historiari, euskal nazionalismoari, Gobernu Ez Zentralen kanpo ekintzari eta nazioarteko harremanen zein Latinoamerikako eta Karibeko azterketen inguruko gaiei buruzkoak.
Cecilia Arrozarena Uribe (La Habana) Frantses Hizkuntza eta Literaturan lizentziatua da, trobadorea (Mikel Laboaren Haika mutil eta Xabier Leteren Habanera sartu ditu errepertorioan, besteak beste) eta euskaldunek Kuban izan zuten presentziari buruzko "El roble y la ceiba" liburuaren egilea. Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo) Historia Garaikideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Félix Julio Alfonso López (Santa Clara, Kuba) Zientzia Historikoetan doktore da, Latinoamerika, Karibea eta Kubari buruzko Diziplinarteko Ikasketen masterra egin du eta Antropologia Sozialean diplomatua da.
Liburua Txalapartaren webgunean dago sarean salgai, hemen, (21 euro).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus