euskal diaspora eta kultura
2009/04/01
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Patri Urkizu idazleak euskal antzerkiaren historiaren berri ematen duen liburu bat aurkeztu du. UNED (Universidad de Educación a Distancia) argitaletxeak plazaratu du lana, eta bertan, ibilbide historiko horrez gain 120 irudi eta 30 idazleen testuen antologia elebidun bat aurkitu daitezke.
Liburuak antzerkiaren aurreko zenbait kultur fenomeno aipatzen ditu, horien artean bertsolaritza, baina Urkizuk azaltzen duenez ezagutzen ditugun euskarazko lehen antzezlanak 1494ean, Foixko Katalina Nafarroako erreginaren ezkontzan antzeztu ziren kopla batzuk izan ziren. Hastapen horietan, hala ere, euskal antzerkiak (eta europarrak) erlijioaren eragin oso nabaria zuen. Antzezlan nagusiak Gabonetan eta Aste Santutan egiten ziren, Itun Berriko pasarteetan oinarrituta. 1510ean eta 1511ean, adibidez, Arabako Gesaltza herrian horrelako antzezlanak egin zirenaren berri dago.
Egilearen arabera Ilustrazioa garaiarekin eta XIX. mendearen etorrerarekin euskal antzerkia elizatik aldentzen hasi zen eta Europako mugimenduetara urbiltzen. Prozesu honetan eragin nabaria izan zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarteko kide ezagunenetakoa izan zenak, Francisco Xabier Munibek, Peñaflorida konteak.
Euskal antzerkigintzaren aurrerapausuak guda zibilak eta frankismoa eten zituen, errepresioarekin eta euskaraz hitz egin edo idazteko debekuarekin. Idazle asko gartzelaratu egin zituzten eta beste askok erbestera joan behar izan zuten. Kolpe latza izan zen euskal antzerkigintzarentzat, egilearen esanetan gaur egun euskal literaturaren alor 'ahaztuena' denarentzat.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus