euskal diaspora eta kultura
2009/12/30
PUBLIZITATEA
Rio Gallegos, Argentina. Santa Cruz probintziako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak elkarretaratzea egin zuen joan den igandean, urteko azkena, Ramiro Kroeger eta bere Los Vascos tabernaren eremuetan, aire librean eta eguzkia lagun, 2009 zaharrari azken agurra eman eta epe berriari ongi etorria ematearren. Ekitaldi berean, askok luzaz igurikatutako Euskal Herrirako bi hegazkin txartelen eta gastuetarako mila euroko sariaren zozketa egin zen, sariduna Marcela Cagnolo suertatu zelarik, bertako La Opinion Austral egunkariak islatu bezala.
Zozketa Euskal Etxeko lehendakari den Cesar 'Toti' Arizmendiren eskutik egin zen, guztien aurrean, gainbegirale Patricia Murua eta aurreko edizioan saria bereganatu zuen Los Vascos-eko Kroeger nagusia. Zortea, 08 zenbakia zeraman txartelari egokitu zitzaion. Bertan ez zegoenez, etxera telefonoz deitu eta berehala bertaratu zen, ezin sinetsian, eta poz-pozik honelako gauza bat berari gertatu izanaz.
Izan ere Cagnolok estonatuta eta harridura handiz errezibitu zuen berria, baina fitexko konprenitu zuen egia zela eta Euskal Herrira bidaiatu eta herrialde hartara bidaiatu eta bertako jendeak eta paisaiak ezagutu ahal izango dituela heldu den urte honetan. Euskal Etxetik adierazi dute laister aterako direla 2010eko zozketarako txartelak, Santa Cruzen gero eta ezagunagoa bilakatzen ari den zozketa honetan: bidaiatzeko aukera izan, zeure Euskal Etxearen ekonomiari laguntzen diozun bitartean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus