euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagoniako Euskal Etxeen 3. Topaketa Neuquen hirian egingo da datorren astean, apirilaren 28tik 30era

2017/04/20

2016ko irailean Puerto Madryn hirian Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen II. Topaketaren argazkia
2016ko irailean Puerto Madryn hirian Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen II. Topaketaren argazkia

PUBLIZITATEA

Programa osatua antolatu du Neuquengo Comahueko Euskal Etxeak datorren asteko astebururako, tailerrak, mahai-inguruak, zinea eta ateraldi turistikoak barne. Topaketaren hirugarren edizio honetan, gaur arte partaidetza baieztatu duten euskal etxeak dira: Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea, Barilocheko Mendiko Eusko Etxea, Puerto Madryngo Etorritakoengatik, San Martin de los Andesko Euskal Txokoa eta Comodoro Rivadaviako Euskal Echea, baina ez da baztertzen besteren bat emenda daiteenik.

Neuquen, Argentina. Iazko irailean Puerto Madrynen burutu zen Topaketan adostu legez, Neuquen hiria izango da aurten Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen 3. Topaketaren egoitza, datorren asteko asteburuan, larunbat eta igandeko saioz. 

Programari dagokionez, eta daturen bat azken baieztapenaren zain egon arren, hau da Manu Molina lehendakari duen Comahueko Euskal Etxeak prestatutako egitaraua:

Apirilaren 28an, ostirala:
-Goizean, euskal etxeetako ordezkaritzen harrera;
-12etan, prentsaurrekoa; Euskal Etxeak dagozkion izapideak egiten ari da Topaketa Udal eta Probintziako Interesekoa izenda dezaten.
-17etan, tailerrak euskal etxeetako ordezkariekin. Aurreko bileretan mahaigaineratu ziren gaiak jorratuko dira, tartean, egoera berean dauden elkarteen arteko loturak nola sendotu eta elkarri laguntzeko proposamenak eztabaidatzea. Lekua, Neuquengo Udalbatzaren Areto Urdina. 
-20etan, Euskal Zineko lehenengo saioa, Carlos Gabilondoren eskutik. Proiektatuko diren filmak Alain Resnais eta Robert Hessens zuzendarien Guernica (1950) laburmetraia eta Egoitz Rodríguez Olearen Zerutik sua dator (2011) dokumentala.

Apirilaren 29an, igandea:
-9etan, ibilbide turistikoa Neuquen hirian zehar
-17etan, mahai-ingurua euskal kulturaren erreferente batzuekin, tartean Mikel Ezkerro eta FEVAko lehendakari Hugo Andiazabalekin. Hirugarren hizlari bat ere gonbidatuta dago baina oraindik konfirmatzeke
-19etan, Euskal Zineko bigarren saioa: Koldo Serraren Gernika (2016);
-21:30etan, Topaketako azken agur afaria. Barilocheko Mendiko Eusko Etxeko, Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxeko eta Conodoro Rivadaviako Euskal Echea-ko dantzariak arduratuko dira dantza ikuskizunaz.

“Igande goizerako desfile moduko bat egin nahi genuke Neuquengo kale nagusian, Aberri Eguna ospatzeko. baina hau datozen egunetan baieztatuko dugu”, adierazi dio Comahueko Euskal Etxeko lehendakari Manu Molinak EuskalKultuar.com-i.

Informazio gehiago, gaurkotzen joan ahala, erakundearen Facebook kontuan: euskal etxea del comahue



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia