Bariloche, Argentina. Urtebetetze festa Nahuel Huapi Lakuaren aurreko euren egoitzan ospatu zuten Mendiko Euzko Etxeko lagunek afari batekin. Afalostean dantza ikuskizuna eskaini zuten euskal elkarteko dantzariek, Mendiko Dantzariek, eta beste batzuen artean, Zuberoako Maskarada dantzatu zuten. Dantza erakusketa bukatuta, publikoa ere animatu zen eta erromeria berandu arte luzatu zen.
Ospakizunaren baitan, eta Stella Maris Larraburu lehendakariaren eskutik, Euskal Etxeak omenaldi berezi bat egin zien elkartean hogeita hamar urte baino gehiago daramatzaten eta, beraz, biziarteko kide direnei. Elkartearen hasierako urteetan garrantzi handia izan zuten arren gaur egun jadanik ez daudenak ere ekarri zituzten gogora barilochetarrek ekainaren 16an egindako ekitaldi honetan.
Ospakizunaren argazki bilduma, hemen.