euskal diaspora eta kultura
2009/05/15
PUBLIZITATEA
Las Vegas (New Mexico), AEB. Roosevelt konderriko eta New Mexico estatu osoko arrantxu jabe eta nekazarientzako aurpegi ezaguna da berea, euren lurrean arazoak sortzen dituzten basabereak ehizatzeko deitzen diote eta. Ray Jaureguiberryk, AEBetako Nekazaritza Departamentuko basabizitza espezialistak, hala badagokio, animalietaz libratzen laguntzen die, oreka baten barnean. 'Nekazariek deitu egiten didate "arazo bat dugu" edo "piztiren batek gure animaliak akatu ditu" esanez. Orduan ni hara noa eta gertatu dena aztertu egiten dut', azaltzen du Jaureguiberryk.
Tranpa-jartzaile adituak ze animali klase izan den erabaki, eta hori harrapatzeko beharrezkoak diren arteak jartzen ditu. Koioteak harrapatzen ditu nagusiki, baina bere sareetan mofetak, tarteka, zakur basatiak eta hartz bat edo beste ere erori omen dira. Duela bederatzi urte andre bati eraso egin zion hartz beltz bat harrapatzen lagundu zuen. New Mexiko estatuan hartz beltz batek pertsona bati egiten zion lehen eraso dokumentatua izan zen.
Jaureguiberry arrantxu batean hazi zen eta artzain bezala lan egin zuen urte askotan. Encinoko tranpa-jartzaileak erretiroa hartu behar zuela jakin zuenean haren postua eskatu zuen eta 1973ko azaroan kontratatu zuten. Harrez gero lan honetan ibili da. Jaureguiberry Euskal Herrian jaio zen, baina bere familiak New Mexico-ra emigratu zuen 1950an, Encinon finkatuz. Gaur egun estatu honetako Las Vegas-etik gertu bizi da bere familiarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus