euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte hartze handiarekin bukatu da Kolonbiako 7. Euskal Astea; balioespena baikorra da

2010/09/16

Julian Celayari ongi etorria Euskal Etxean (argazkia Irekia)
Julian Celayari ongi etorria Euskal Etxean (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean bukatu zen Kolonbiako 7. Euskal Astea eta Bogotatik Euskal Etxeko antolatzaileek egiten duten balioespen baikorra eskuratu dugu. Asteak izan duen parte hartze handia eta bertaratu direnen erantzuna azpimarratu dute arduradunek. Jose Urdiain bilbotar tenoreak Arte Ederretako Antzokian eman zituen bi kontzertuetan adibidez, mila entzuletik gora bildu ziren.

Bogota, Kolonbia. Bogotako Euskal Etxeak 7. Euskal Astearen balioespena egin berri du, eta Jose Vicente Katarain presidenteordeak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, "oso baikorra da", parte hartze handia azpimarratuz. Katarainen ustez honek "erakundea indartu" eta "bazkide berriak ekarriko" ditu. 

Hiriburuko Gernika Parkean egin zen Euskal Astearen inaugurazioan, adibidez, elkarteko kide eta lagun ugari bildu ziren. "Egun handia izan zen", dio Katarainek, jarduera desberdinekin: txotxongiloak, tuna, ikuskizunak, paella dastaketa eta Gernika Parkearen adopzio itunaren sinadura, besteak beste. Katarainek Unibertsitate Nazionalean egin zen Euskal Zine Erakustaldia ere aipatzen du, ikusle asko izan baitzituen aste osoan zehar.

Urdiainen kontzertuen arrakasta

Oihartzun gehien izan zuten ekitaldiak Jose Antonio Uridain tenore bilbotarraren kontzertuak izan ziren, Arte Ederretako Antzokian. "Lehendabiziko kontzertuan antzokiko 600 eserlekuetatik 560 bete ziren. Bigarrenean 510", dio Katarainek.

Beste ekimen batzuk izan ziren: Pajares jatetxearen Gastronomia Jaialdia (Jose Augusto Pajares eta Felipe Aristizabal sukaldariek gidatuta) eta Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendariari Euskal Etxen egin zitzaion ongi etorria.

Eskertzak

Astean parte hartu zutenen artean Euskal Etxeak, besteak beste, honakoak aipatzen ditu: Julian Celaya, Iñaki Martinez Euskadiko ordezkaria; Josa Maria Gorroño Germikako alkatea, Juan Carlos Almonacid Teusaquillo-ko alkatea, Iñaki Altuna, Yagoba Albillos eta Carlos Quindoz de Balzola (bigarren kontzerturako laguntza eman zuen).

Euskal Etxeak eskerrak ematen dizkie Euskal Astearen antolakuntzan parte hartu duten kide eta lagunei, hala nola "Liliana Guzman, Euskal Astearen zuzendaria, Francisco Abrisketa presidentea, Carlos Infante eta Guiomar, Kaizedo sendia, Julio Mendoza, Liliam Santamaria, Jairo Echeverri eta Lola, Irene Castillo, Rodrigo Nuñez, Rodrigo eta Felipe Arizabaleta, Jorge Guzmán, José Augusto Pajares, Consuelo Caputo, Alejandro Cadena, Francisco Espinosa eta EuskalKultura.com, berriari emandako zabalkundeagatik", azaltzen du Katarainek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia