Garaiz zabiltza oraindik, baina ez zazu azken egunerako utzi. EuskalKultura.com-ek zozketa berria antolatu du bere irakurleen artean, oraingoan hiru CD eta liburu bat zozketatuz. Lehenengo CDa, Maral talde euskal-argentinarraren azkena da, hainbat euskal kantu tridizional bildurik; bigarrena, Kalakan taldearen azkena; hirugarrena --bi CDko bilduma-- Xiberoko jauziena; eta, azkenik, liburua, ingelesez, Boiseko euskal ondarea aipagai hartzen duena. Parte hartzeko, aski duzu email bidaltzea, beherago adierazten dizkizugun jarraipideak gogoan. Zorte on!
Donostia-San Sebastian. Zozketa berria ipini du abian EuskalKultura.com-ek. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:
- "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore, Boiseko euskal ondareaz
- Maral talde euskal-argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa" CDa, 16 euskal kanta ezagunekin
- Kalakan taldearen "b_aldeak" CD berria
- CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edo EHko edozein euskal dantza talderentzat.
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO
Aski da otsailaren 26ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.
Testuan honako informazioa baitaratuz:
-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4
OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu
Zorte On!