Gaztezulo aldizkariak eta Azkue Fundazioak abian jarri dute Gaztezulo VII. Bideo Lehiaketa, gazteen artean euskararen erabilera ikus-entzunezkoen arloan sustatzeko asmoz. Munduko edozein gazte taldek parte har dezake, baina bideoak euskaraz eginak izan behar dira. Euskal Etxeetako euskara ikasleentzako ez da esperientzia berria, eta hemendik lehiaketan parte hartzera animatzen ditugu. Irabazleak 1.200 euroko sari potoloa jasoko du!
Donostia-San Sebastián. Urriaren 7an ireki zen Gaztezulo VII. Bideo lehiaketara lanak bidaltzeko epea, baina lasai, azaroaren 101 arte egongo da eta irekita. Aurtengo edizioan ikus-entzunezkoen esparruko zenbait adituk osatutako epaimahaia arduratuko da bidalitako lanak ikusi eta onenak zein diren baloratzeaz. Epaimahaikide lanetan arituko dira Aitor Abaroa zinema kritikaria, Maialen Goñi ZINEA.EUS ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea.
Azaroaren 28an publikoaren saria jakinaraziko da eta irabazleen izenak abenduan emango ditugu ezagutzera. Sari banaketa ekitaldia, Donostiako Tabakaleran izango da, abenduaren 16an.
Azkue Fundazioari esker, lan onenak 1.200 euro jasoko ditu, 300 euro bigarrenak eta, horretaz gain, azaroaren 10era bitarte Gaztezulo.eus webgunearen jarraitzaileek gehien bozkatutako bideoaren egileek Ikusleen Saria jasoko dute, Gaztezulo materialez osatutako opari sorta.
Oinarriak eta informazio gehiago, hemen.