Paris, Frantzia. Pariseko gizon abesbatz famatua da Anaiki. Lezoko Polentzi Guezala txistulari eta musikari nabarmena izan zenaren seme paristar Jean-Marie Guezala dauka duela hiru hamarkadatik gora zuzendari eta euskal errepertorio tradizionaleko kanta ezagunenak kantatu ohi dituzte. Badago Donostiako Easo gizon abesbatzarekin konparatzen duenik eta hiru CD plazaratutakoa da. Ikasturte berri honen aurrean, deia egin dute ahots berriak abesbatzara biltzeko.
Pariseko Euskal Etxean dauka egoitza Anaikik. Bideoan, abesbatza 2022ko Sanferminetan kantari
Adin guztietako jendeak aurkez daitezke, eta soka guztietako ahotsak dira ongi etorriak. Adituak dira euskal errepertorio tradizionalean eta 20 bat kontzertu eskaintzen dituzte urteko. Ez da beharrezkoa euskara jakitea kide izateko, edo musika jakitea, baina ongi etorriak dira. Euskaltzaletasuna edo amodioa euskal musika eta kulturari bai eskatzen direla. Baina hori behin sartuz gero ere lor daiteke. Hautagaiei sarrera test bat egingo zaie, ikusteko zein sokakoak diren. Entsegu edo errepikak asteartero, 20:30etatik 23:30etara. Kontsultak eta izena emateko, idatzi contact@anaiki.com helbidera.