Paris, Frantzia. «Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans après» (Bake prozesua Euskal Herrian. 10 urte beranduago) izenburupeko konferentzia antolatu du Parisen, Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean (Amphithéâtre B, Campus Censier), Etxepare Euskal Institutuaren bertako irakurletzak. Martxoaren 17an izango da solasaldia, ostegunean, 17:00etatik 19:00etara.
Hizlari izango ditu Caroline Guibet Lafaye Lisst-eko (CNRS - Université Toulouse Jean Jaurés) ikerketa zuzendaria; Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) unibertsitatean eta justizia transakzionalean aditua; Anaiz Funosas, Bake Bidea bake prozesuaren aldeko herri mugimenduko lehendakaria; Thomas Lacoste ‘Pays basque & liberté - Un long chemin vers la paix’ (2020) dokumentalaren zuzendaria; eta Teresa Larruzea, Etxepare Euskal Institutuko irakurlea, euskara irakaslea Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean.