euskal diaspora eta kultura
2014/04/03
PUBLIZITATEA
Paris, Frantzia. Pariseko Sorbonne III unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak gaur bertan jarriko du abian Miren Ibarluzea irakurleak antolatu duen euskarari buruzko mintegia. Topaketan hizlari arituko dira Euskal Herritik etorritako zenbait ikerlari eta aditu, eta horrez gain, euskarari buruzko dokumental bat ere izango da ikusgai.
Gaur, apirilaren 3an, 17:30tan hasiko dira saioak, bi hitzaldirekin: batetik, Udane Atxutxa irakasleak (EHU) "Alfabetización y enseñanza del euskera entre 1975 y 2010: evolución y dificultades" berbaldia eskainiko du (Gaztelaniaz), eta ondoren Eneko Zuloagak (EHU) "Apuntes para la historia de la lengua vasca al Norte del Bidasoa" gaiari helduko dio.
Biharko saioa, berriz, dokumental baten emanaldiarekin abiatuko da. Hasier Etxeberria idazle eta kazetariak zuzendua, "Euskararen jatorria: enigma europar bat" lanak nazioarteko hizkuntzalari eta adituak biltzen ditu, euskararen misterioa argitu nahian. Besteak beste, Lyle Capmbell,
Daniel Creissels, Ricardo Gomez, Joaquin Gorrotxategi, Javier de Hoz eta
Joseba Lakarra agertzen dira bertan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus