Epaileek esan dute ez dutela lan erraza izan irabazleak aukeratzea, baina azkenean hemen dira Valentziako Euskal Etxeek --Euskaltzaleok eta Laurak Bat-- antolatzen duten Diasporaren Gutunen 2018ko edizioko irabazleak. A kategorian --euskara ikasten ari direnena--, Pariseko Maider Bedaxagarri dagokio saria; eta B kategorian --euskara normaltasunez erabiltzen dutenena-- Bilboko Estitxu Otermini. Zorionak biei, eta baita parte hartu duten guztiei ere, bi euskal etxe antolatzaileekin batera.
Valentzia, Espainia. Diasporaren Gutunen V. Lehiaketako sariak Valentziako Racó de la Corbellan eman ziren ezagutzera joan den asteko ostiralean, horretarako propio antolatutako ekitaldian. Irabazle gertatutako parte hartzaileen izenak esan eta euren lanak lanak irakurri ziren, azkenik bildutakoek askari batekin bukatzeko aurtengo saioa.
Honakoak dira irabazleak eta euren lanen izenburuak:
- A Mailan: Maider Bedaxagar (Paris). Bere lanaren izenburua, "Agur aitañi maitea"
- B Mailan: Estitxu Otermin (Bilbo) Izar izeneko lanarekin
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo edizioan hamarnaka gutun jaso dituzte, "gehienak euskara ikasleen mailan, gehienak goi mailakoak eta guretzat guztiak ederrak. Txapeldunak aukeratzeko lana korapilatsua suertatu zaie epaileei".
Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketan parte hartu duten guztiei eta baita ere Elkar Fundazioari, bere babes eskuzabalagatik. Zorionak, bistan da, bi txapeldunei, esan digute.