euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko kaleetan barrena ibili zen Herensuge, Eskual Etxearen Inauterietako konpartsarekin batera

2015/02/18

Herensuge erraldoia izan zen Pariseko Eskual Etxearen Inauteri konpartsaren buru (argazkia CLaza)
Herensuge erraldoia izan zen Pariseko Eskual Etxearen Inauteri konpartsaren buru (argazkia CLaza)

PUBLIZITATEA

Iragan igandean, otsailaren 15ean, Pariseko Eskual Etxeak bat egin zuen frantziar hiriburuko Inauteriekin, eta ederki egin ere! Elkartearen konpartsak jakinmin handia piztu zuen, kalejira buruan zioan Herensuge erraldoiari esker. Asteak eman dituzte euskal etxean herensuge hau prestatzen, eta emaitza, argazkietan ikus daitekeenez, bikaina izan da.

Paris, Frantzia. Pariseko Eskual Etxearen Inauteri konpartsa kalera atera zen aurten ere hiriko desfile ofizialean, eta, iaz bezala, arrakasta itzela izan zuen. Konpartsaren buru tamaina handiko Herensuge panpina zioan eta ikusleak biziki harritu ziren auzoko kaleetan horrelako "piztia" ikusita.

Elkarteko Sorkuntza Tailerra izan da panpin erraldoiaren egilea, eta makina bat egun ibili dira lanean Herensuge itzel eta koloretsua sortzeko. Herensuge sortu zuen tailerreko kideek Facebook orri honetan argitaratu dute prozesua, egunez egun, argazki sorta ederrarekin. Iaz ere egin zuten horrelakorik (Lamina eta Basajaun erraldoiak egin zituzten orduan), eta esperientzia harek izan zuen arrakastak animatuta aurten errepikatzea erabaki zuten. Urte askotarako tradizio hasi dela uste dugu!

Ikusi Inauteri desfileko argazki albuma:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia