euskal diaspora eta kultura
2008/07/21
PUBLIZITATEA
Parana, Argentina. Xake jokalari gazteek jardunaldi gogoangarria bizi ahal izan zuten uztailaren 12an, larunbatez, Urrundik Euskal Etxeak eta Paranako Xake Biltokiak antolatutako Xake Txapelketari esker. Argentinar herriko zenbait elkarteetatik etorritako haurrek euren abilezia erakutsi zuten xake-taula gainean. Mauricio Daros izan zen garailea 13 urte baino gehiagoko kategorian eta Franco Zambonik gauza bera egin zuen 13 urte beheragokoen mailan. Lehiaketa amaitzean trofeoak eta dominak banatu ziren eta egurrezko piezak zituzten bost xake-joku zozketatu ziren partehartzaileen artean.
Jardunaldira jende ugari bildu zen, euren artean jokalarien gurasoak, seme-alaben jokoa ikusteko irrikitan. Ekimenean Paranako hainbat elkartetako haurrek parte hartu zuten: Urrundik Euskal Etxea, Paranako Xake Biltokia, Club Atlético Estudiantes, Centro Juventud Sionista eta Club del Progreso. San Agustingo Los Aromos Liburutegia eta Centro de Integración Comunitaria-tik etorritako jokalariak ere aritu ziren, besteak beste. Giroa aparta izan zen egun osoan zehar eta txapelketa bukatuta jokalariek askaria egin zuten elkarrekin, jokaldirik onenak komentatuz.
Paranako 'El Diario' eta 'Diario Uno' hedabideek jardunaldia jarraitu zuten eta txapelketari buruzko erreportaiak eskaini zituzten Canal Once telebista kate irekiko albistegian eta 'Kirol irudiak' saioan.
SAILKAPENA:
13 urtetik gorakoak:
1 = Mauricio Daros.
2 = German Zamboni.
3 = Martin Millicovsky.
4 = Guillermo Yarull
5 = Bruno Werner.
6 = Jose Carlos Retamar.
7 = Enzo Cabrera.
8 = Francesco Pesuto.
9 = Jessica Racig.
10 = Paula Leiva.
11 = Daiana Siebenlist.
12 = Andrea Cipre.
13 = Quimey Bravo.
14 = Constanza Cabrera.
15 = Gonzalo Ugalde.
16 = Ruben Suarez.
17 = Juan Franco (guztira 19 jokalari dira).
13 urte beheragokoak:
1 = Franco Zamboni.
2 = Emanuel Baez.
3 = Luis Fabri.
4 = Maximiliano Gossi.
5 = Joaquin Werner.
6 = Adriel Irigoitia.
7 = Joaquin Vergara.
8 = Nicolas Rene.
9 = Kevin Kesler.
10 = Ailen Hernandez.
11 = Rocio Galante.
12 = Daian Rene.
13 = Bruno Hernandez.
14 = Valentin Iglesias.
15 = Jesus Iglesias.
16 = Airton Cabrera.
17 = Lucilo Rios.
18 = Facundo Moran.
19 = Ignacio Urich.
20 = Jose Manuel Bastia (guztira 32 jokalari dira).
Lotura interesgarriak
Paranako Urrundik Euskal Elkartea
www.urrundik.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus