euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranako Urrundik Euskal Elkarteak zenbait kultura ekimen antolatu zituen Emakumearen Astearekin bat eginez

2008/03/11

Urrundik-eko gazteek erantzun bikaina eman zioten Entre Ríoseko gobernuak deituriko ekitaldi honetan, euskal ordezkaritza bizia eta alaiak izanik
Urrundik-eko gazteek erantzun bikaina eman zioten Entre Ríoseko gobernuak deituriko ekitaldi honetan, euskal ordezkaritza bizia eta alaiak izanik

PUBLIZITATEA

Entre Ríos-eko gobernu probintzialaren gonbidapenari erantzunez, Paranako Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak 'Emakumea eta kultura' izeneko topaketan parte hartu zuen iragan asteazkenean bertako beste zenbait elkarterekin batera, musika, dantza eta poesia emanaldiak eta janari tradizionala dastagai izan zituen ekitaldian. Larunbatean gauzatu zen Emakumearen Nazioarteko Eguna zela-eta, euskal etxeak ez zuen emakumea omentzeko aukera galdu nahi izan.
Urrundik Euskal Elkartetik bertatik ohar baten bidez jakin arazi denez, entzulego polita bildu zen joan den astean Paranáko 'La Vieja Usina' Kultura eta Konbentzio Zentrora, 'Emakumea eta Kultura' izenpean antolatutako jardueretara. Euskal Etxeak kultura stand bat aurkeztu zuen eta euskal ohitura eta dantza tradizionalen erakusketa eskaini zuen agertoki gainean. Hori dena historian zehar emakume euskaldunek eduki duten rola azpimarratuz standera zein euskal partaideengana galdezka hurbiltzen zirenei.

[Dantza bertaratu zen euskal ordezkaritzak erakutsi zuen elementuetako bat izan zen, Emakumea eta Kultura gaiak uztartuz]

[Emakume izango diren egungo neskatoek arreta handia eskaini zioten bertan pasatu zen guztiari. Euren gurasoen bideari eusten badiote urte askotan segituko du euskalduntasunak bizirik Paranan zein Diasporako beste hainbat tokitan]

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu ziren jardueretan 'Madre vasca' poema ere irakurri zen. Argentinako kultura herrikoiko izen handia den Atahualpa Yupanquik pentsamendua bere amari jarririk idatzitako hitzak dira. Bere burua arbaso eta aurrekari indio, krioilo eta euskaldunekoa aitortzen duen Yupanquik honako hitzak adierazten ditu El canto del viento, I-n, jatorrizko gaztelaniaz:

'En aquellos pagos del Pergamino nací, para sumarme a la parentela de los Chavero del lejano Loreto santiagueño, de Villa Mercedes de San Luis, de la ruinosa capilla serrana de Alta Gracia. Me galopaban en la sangre trescientos años de América, desde que don Diego Abad Martín Chavero llegó para abatir quebrachos y algarrobos y hacer puertas y columnas para iglesias y capillas(...). Por el lado materno vengo de Regino Haram, de Guipúzcoa, quien se planta en medio de la pampa, levanta su casona, y acerca a su vida a los Guevaras, a los Collazo, gentes 'muy de antes' (...)'.


Lotura interesgarriak

Paranako Urrundik Euskal Elkartearen web orrialdea
www.urrundik.com.ar

Atahualpa Yupanquiri buruzko informazio gehiago
Atahualpa Yupanqui

Dilenque-Maidana gailendu zen Presencia Vasca Esku Pilota Torneoan
2008ko martxoaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana

Victoria Aja pianojole bilbotarrak Paraná-n joko du
2007ko urriaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Urrundik-eko 'Emakumeen bakarrizketak' txalo ugari jaso zituen
2007ko martxoaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Presencia Vasca' irratsaioak 17 bete ditu
2007ko apirilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia