euskal diaspora eta kultura
2011/05/13
PUBLIZITATEA
Parana, Argentina. Ekintza ugari bultzatu eta garatu ditu 'Urrundik' elkarteak azken hamarkada honetan Euskal Herriko kultura Parana hirian zabaltze aldera. Hitzaldi, erakusketa, kontzertu eta dantza erakusketekin Pirinio Mendebaldeko herriaren izpiritua present egon da euskal etxeak eta komunitateak antolatutako hainbat ekitalditan.
2000ko apirilaren 2an hasi zen hamaika urteko ibilbide hau, oso pozik egoteko arrazoia da 'Urrundik'-eko kideentzat; hori dela eta, euskal etxearen urtemuga ospatzeko lagunarteko bazkari eta elkarretaratzean bildu ziren joan den apirilaren 17an, hiriko Buenos Aires kalean kokatuta dagoen tabernan.
Zozketak, zuzeneko musika eta batez ere, adiskidetasun giroa gailendu ziren bazkarian. “Oso momentu ona da hau euskal etxearen sorrera gogorazteko, erakundearen hazkundea begi bistan baitago”, azaldu zion Federico Borras lehendakariak bildutako jendeari. “Eta hori euskal etxean gauzatzen ari diren aktibitateetan ikus daiteke: tango, xake eta antzerki tailerra, eta euskal dantza klaseak, besteak beste”, adierazi zuen Borrasek.
[Federico Borrasek eta Mikel Ezkerrok hitz batzuk zuzendu zizkieten gonbidatuei (argazkia EE)]
Tetuinguru honetan, Buenos Airesetik propio etorritako Mikel Ezkerro irakasleak ere hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei. Bestetik, bileran bertan 'Presencia Vasca' irratsaioaren 21. urteurrena ere aipatu zen. 'Presencia Vasca' igandero aireratzen da, goizeko 11tik 12ra, FM Universidad frekuentziatik, Federico Borras bera aurkezle.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus