euskal diaspora eta kultura
2008/11/19
PUBLIZITATEA
Parana, Argentina. Paranako Urrundik Euskal Etxeko Antzerki Taldea izan da joan den asteburuan, azaroaren 14an, ostiralez, hasi eta 16an, igandez, amaituz La Paz hirian garatu den Entre Rios-eko XXX. Antzerki Topaketako partaideetako bat. Augusto Carballal zuzendari daukan taldeak ostiral gauean bertan eskaini zuen Griselda Gambaroren "Acuerdo para cambiar de casa" (Etxez aldatzeko akordioa). Topaketan Entre Rios-eko parana, La Paz, Rosario del Tala, Nogoyá, Larroque, Concordia eta Victoria hirietako taldeak ari dira parte hartzen.
Elkarretaratzearen baitan antzerkiarekin zerikusi zuzena daukaten ekitaldi bereziak ere prestatu dira, tartean bokalizazio eta ahoskera tailerra, bertako zuzendari Liliana Prieto abesbatz zuzendari eta irakaslea.
Paranako euskal etxe honek gure erredakziora bidalitako oharrean azaltzen duenez, Urrundik-en partaidetza bertan, Entre Rioseko Gobernuko Kultura Idazkaritzak bidalitako gonbidapen bati lotua dago. La Pazen eskaini duen emanaldiarekin, Urrundikeko Taldeak lan ugari heldu zaion eta lan asko izan duen urte bat itxiko du, prentsa aldetik ere kritika on mordoa bildu dutelarik, tartean publikoaren txaloak eta arloko prentsaren onespena.
Lotura interesgarriak
Urrundik-en webgunea
www.urrundik.com.ar
Paranako Urrundik elkarteari buruz
Elkarrizketa, egoitza berria zabaldu zutenean (1994)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus