Paraná, Argentina. Paranako Gizataldeen Jaialdiaren 29. edizioa azaroaren 17 eta 18an egin da, Entre Rios probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak antolaturik. Hiriko Portu Berrian izan da egoitza gisa aukeratutako lekua eta eszenatoki nagusia Parana ibaiaren parean muntatu zen. Bertan taularatu zuten Urrundik-eko gazteek Euskal Herriko dantza selekzioa, tartean 'San Migel' eta 'Uztai Handiak'.
Gustura geratu ziren Urrundikeko lagunak egindako emanaldiarekin zein jasotako harrerarekin, eta modu poetikoan adierazi diote EuskalKultura.com-i “oso gau polita" izan zela, "ilargi beteak magia kutsua ekarri baitzion ikuskizunari, Parana ibaian diztira berezi islatzen". "Dantzariak primeran aritu ziren eta publikoak txalo beroak oparitu zizkien”, esan digute.
Azaroaren izandako bi emanaldi arrakastatsuen ondoren –Gizataldeen Jaian, baina batere ahaztu gabe hilabete hasieran Mar del Platako Euskal Astean eginikoa– urteko azken ekintzak antolatzeari ekin dio Paranako euskal elkarteak.
Jaialdiko argazki gehiago, hemen.