Parana, Argentina. 'Presencia Vasca' irratsaioaren 29. eta 'Urrundik'en 19. urteurrenak ospagai elkarretaratu dira maiatzaren 5ean, igandea, euskal paranatarrak hiriko Circulo Hoteleko Jai Aretoan. Lagun ugari bildu ziren ospakizunean, tartean Etxeko zen irratsaioko kolaboratzaile eta lagun mina den Mikel Ezkerro eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Cristina Arregui, azken hau FEVAren ordezkari ekitaldian.
Euskal Etxetik jakinarazi zaigunez, “Oso topaketa polita izan zen, giro ederrekoa; jendea oso animatuta zegoen zozketak eta dantza emanaldiak tarteko. Euskal dantzak Etxeko taldeak taularatu zituen eta tangoa, Alejandra Alcain eta Fabian Vega dantzarien esku egon zen. Aurtengo nobedadea, Miriam Galizziren kontaketak”, azaldu diote EuskalKultura.com-i.
Euskal folklorearekin batera, folklore argentinarrak ere izan zuen bere lekua Urrundik-en jaian. Hasteko, urtero bezala, Juan Carlos Borras eta Oscar Giles musikarien kantu eta aireez; eta aurten Hernando "Pico" Rubio gitarra jotzailea ere aritu zen ikuskizuneko parte.
Argazki bilduma osoa, hemen.