euskal diaspora eta kultura
2010/03/15
PUBLIZITATEA
Asuncion, Paraguai. Joan den ikasturteko eskolak abenduan arrakastaz bukatu ondoren, indar berriturik egin dute deia hiriburu paraguaitarreko Jasone Euskal Etxekoek, ikusiz Paraguain ere posible dela euskara ikasten interesatua egon daitekeen pertsona talde bat osatzea eta gerora hazten ahal den hazia erein dela, orain egoki ureztatu eta gora egiteko esperantzan.
Aurtengo lehenengo klasea gaur iluntzeko zazpi t'erdietan. Hortik aurrera, klaseak astero astelehen eta ostegunetan izango dira, zazpi t'erdietatik bederatzi t'erdiak arte, Asunciongo Jasone Euskal Etxean, "Casa Vasca de Asunción del Paraguay, Juan Manuel Frutos Pane 268, casi Río de Janeiro" helbidean.
Klaseetan parte hartzeko deia Euskal Etxeko bazkide eta lagunei egiten zaie lehenik, baina berez interesa daukan jende guztiari daude zabalik. Euskara ikasteaz gain, euskal kultura ere aipatzen da eskoletan eta baita ere ikasleak aipatzen dituzten Euskal Herriko euren sorterri edo gustuko lekuen berri ere.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus