euskal diaspora eta kultura
2013/05/08
PUBLIZITATEA
Asuncion, Paraguai. Iragan maiatzaren 3an Ohiko Bilkura Orokorra egin zuen Asunciongo Jasone Euskal Etxeak, bertan zuzendaritza berria hautatzeko. Azken orduko aldaketa izan zuen bilerak, aurreko egunean kargua uzteko asmoa agertu baitzuen Arturo Sasiainek, ordura arte presidenteorde zenak.
Elkartetik EuskalKultura.com-i aierazi zaionez, bileran Daniel Elicetche sindikoak Eddy Irigoitia proposatu zuen presidenteordetzarako. Aurreko zuzendaritzaren aholkularia zen Irigoitia, eta bilerara bildu ziren elkartekideek pozik aukeratu zuten.
Hortaz, 2013ko Jasone Euskal Etxearen zuzendaritza honakoa izango da:
-Presidente Hector Izaguirre
-Presidenteorde Eddy Irigoitia
-Idazkari Galo Egüez
-2. Idazkari Alvaro de Aguirre
-Diruzain Ramon Cueto
-2. Diruzain Alberto Urrutia
-Batzordekide Carlos Acha
-Batzordekide Manuel Gamarra
-Batzordekide Iñaki Biain
-Batzordekide Carlos Vera
-Batzordekide Cristina Sasiain
-Sindikoa Daniel Elicetche
-Ordezko sindikoa Cristina Abente
-Aholkulari Pedro Gamarra Doldan
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus