euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paraguaiko hiriburuko Jasone Euskal Etxeak Urteko Biltzarra egingo du eta Gernika oroituko du ostegun honetan

2012/04/24

Asunciongo Jasone Euskal Etxeko bazkideak hiriburu paraguaitarreko euskal elkartearen iazko Biltzar Nagusian, Galo Egüez lehendakariak emaniko urteko balantzea entzuten
Asunciongo Jasone Euskal Etxeko bazkideak hiriburu paraguaitarreko euskal elkartearen iazko Biltzar Nagusian, Galo Egüez lehendakariak emaniko urteko balantzea entzuten

PUBLIZITATEA

Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeak deia luzatu die bere bazkideei datorren ostegunean egingo duen Urteko Biltzar Nagusian parte har dezaten. Aurreko egunean, ostegunean, apirilak 26, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratuko du hiriko Gernikako Arbolaren monumentuaren aurrean gauzatuko duen lore eskaintzan, bertan egingo diren hitzetan data honek euskaldunentzat duen esangura berezia azpimarratuko delarik, ondoren hiriburuko Club Union delakoan sarraskia hizpide hartzeko Pedro Gamarra Doldan doktorearen eskutik.

Asuncion, Paraguai. Hiriburu paraguaiarreko euskal etxetik ohar baten bidez adierazi zaigunez, Jasone Euskal Etxeak deia luzatu die kide dituen gizon-emakumeei datorren ostiralean, apirilaren 27an, bere egoitzan garatuko duen Urteko Biltzar Nagusira bertara daitezen, hitzordua, lehenengo deialdian arratsaldeko zazpietarako finkatu duelarik eta bigarrenean, zazpi t'erdietarako, beti ere Juan Manuel Frutos Pane 268-ko helbidean, Rio de Janeiro eta Jose Berges artean.

Ohi denez, Biltzarrean aztertuko diren gaietako batzuk egungo Zuzendaritza Batzorde eta buruzagien azken Biltzarretik honantzako kudeaketa eta epe bereko kontu ekonomiko zein bestelakoak izango dira eta horrekin batera datorren agintarialdirako kargu berriak hautatzea, lehendakariarena ere barne. Saia, elkartearen aldeko topa egite batekin bukatuko da.

Lore eskaintza eta hitzaldia Gernikaz

Egun bat lehenago, apirilaren 26an, nazi eta faxista italiarrek Francoren sostenguarekin Gernika bonbardatu zutela 75 urte beteko direnez, Asunciongo Euskal Etxeak ekitaldi berezi batzuk egingo ditu hiriburu paraguaiarrean Euskal Herriko euskaldunekin eta munduko gainerako euskal etxe eta gizataldekoekin bat eginez gertakari hura gogoan. Kari horretara, lore eskaintza bat egingo da hiriko Gernikako Arbolaren monumentuaren aurrean.

Aukera baliatuz, bildutakoei Daniel Elicetche doktorea zuzenduko zaie, arratsaldeko bostetan hau guztia, egunari dagozkion hitzak jendaurretuz. Ondoren, zazpietan eta Club Union delakoan (Palma kalea 751 ia Ayolas) "Bombardeo de Gernika" (Gernikako bondardatzea) izeneko hitzaldia eskainiko du Pedro Gamarra Doldan doktoreak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia