euskal diaspora eta kultura
2010/10/07
PUBLIZITATEA
Asuncion, Paraguai. Asunciongo Euskal Etxeak ohar baten bidez adierazi du gonbidapena luzatzen diela bazkide eta lagunei datorren igandean, urriaren 10ean, Paraguaiko hiriburuan egingo den festa-egunean parte har dezaten, hain zuzen ere goizeko 8:30etan Plaza Katolikotik abiatu eta Espainiako Etxerainoko bidea egingo duen lasterketan parte hartuz edota ikusle gisa agertuz.
Aipatu lasterketa goizeko hamaikak aldera bukatuko dela aurreikusi denez, orduantxe abiatuko da zenbait elkarte euren jatorriko lekuetako janari eta mozkinak salduko dituzten stand-ak protagonista izango dituen ekitaldi gastronomikoa, elkarte horietako bat Asunciongo Euskal Etxea izango delarik, 'euskal janari tipikoak' dastagai ipiniz, adierazi dute 'Jasone' euskal etxe asunciondarretik.
Biharamunean, urriaren 11ean, euskal elkarteak beste hitzordu batean parte hartzeko deia egin du, hain zuzen ere euskal etxeko lehendakari ohi eta kide ezagutua den Pedro Jose Gamatta Doldan-ek 'Valle Inclan eta Blas Ibanez-ek Paraguaira egin bisitaren Mendeurrena' izenburupean emango duen hitzaldian.
Astelehenean izango da hitzaldia, arratsaldeko 7:30etan, Juan de Salazar Kultur Etxearen areto nagusian, Tacurí 745 helbidean, Herreran ia.
-Asunciongo Jasone Euskal Etxearen fitxa
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus