euskal diaspora eta kultura
2013/07/18
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Pantzarten antzezlaneko protagonistak paperezko txontxongiloak dira, denak lauak, bat izan ezik: “Boli”. Poesia idazten du “Boli”-k eta bera da lan honi izenburua ematen diona. Juan Kruz Igerabide idazlearen olerkigintzan oinarrituta dago antzezlana. Igarabide, haurrentzako lanen barruan, haikuak erabiltzen dituelako nabarmentzen da. Japoniar tradizioko olerki txiki hauek egitura oso ulerterraza dute eta naturaren gaiak jorratu ohi dituzte.
“Boli bili boli” familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo ikuskizuna da, hiru eta sei urte bitarteko haurrei zuzendua. Pantzart Antzerkia konpainiak Topic Tolosa Puppet International Center gunearekin lankidetzan sortu du lana (www.topictolosa.com). Poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatuta, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizuna sortu dute.
Ekainaren 15an aurkeztu zuten ikuskizuna eta argentinar bira Etxepare Institutuaren babesarekin egin da. Larunbat honetan, arratsaldeko lauetatik aurrera, “12 de Setiembre” Santo Tomeko Kultura gunean izango da ikusgai, Santa Fe eta Entre Rioseko XI. Nazioarteko Haur Antzerki Topaketan.
Informazio gehiago, Pantzart taldearen blogean: pantzart.blogspot.com.es.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus