euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pantxo Bedialauneta, hogei urtez Ondarroan finkatutako euskal-mexikarrak "Urrezko Arzak" saria irabazi du

2008/02/11

Pantxo Bedialauneta, "Arzak de Oro" txapelketako pintxoa prestatzen
Pantxo Bedialauneta, "Arzak de Oro" txapelketako pintxoa prestatzen

PUBLIZITATEA

Pantxo Bedialaunetak, 15 urte besterik ez zituela, Tijuanatik (Mexiko) Bizkaiko Ondarroa herriraino egin zuen bidaia. Aita bertakoa du eta ama Guasavekoa, Sinaola (Mexiko), eta jai alaiko partida batean ezagutu zuten elkar gurasoek, aita Tijuanan pilotari baitzebilen. Euskal Herrira iritsi eta hiru urte geroago, gaztea Ondarroako Bar Cantabricon hasi zen lanean eta orain bere lana saritua izan da, izan ere "Urrezko Arzak" deitutako sariarekin, nazioarteko pintxorik onenari kategorian.
«Tijuanako eta Ondarroakoa kontsideratzen naiz, erdi eta erdi». Pantxo Bedialaunetaren hitzak dira. Bizkaiko Ondarroan ia 20 urte bizitzen daramatzan euskal-mexikarra da bera. Aita pilotaria izan zuen eta euskalduna; ama, berriz, Guasavekoa da, Sinaloan (Mexiko). Bedialauneta 18 urterekin hasi zen lanean Ondarroako Bar Cantabricon eta gaur egun bere emazte Ikernerekin batera ari da bertan. Gastronomiari eta bereziki pintxoen munduari eginiko ekarpenarengatik, "Urrezko Arzak"-a eskuratu berria du chef-ak, mundu mailan pintxoei ematen zaien sari nagusia izateko asmoz sortu berria den saria alegia.

Sukaldaria oso pozik agertzen da saria jaso izanagatik. Txapelketan 'txipiroiak bere espresiorik handienean' aurkeztu zuen, ohiko pintxoari omenaldia egin nahirik baina joera berrietara egokitua. Hala ere, bere aisialdian plater mexikar menua egiten probatzen du. «Askotan plater mexikarrak egiten ditut gozatzeko, integratzeko eta mundu osoari erakusteko. Beste kultura bat da, baina ohitura ezberdinen arteko lotura lortu behar da», aipatzen du sukaldariak.

Pantxok erdaraz bakarrik hitz egiten zuen Euskal Herrira atzera egin zuenean, baina Ondarroako familiari esker, bere emaztea tartean, euskara oso ondo ikasi du. Tijuanako familiarrekin eta gaztetako lagunekin komunikatzeko euskal-mexikarrak internet pauso handi bat izan dela adierazten du: «Internetekin argazkiak bidal daitezke eta denboraldi luze batean ikusi ez dituzun familarrak ikus ditzakezu». Telefonoz ere harremanetan jartzen da Mexikorekin. Beste alde batetik, sukaldariak badu arreba bat San Diegon eta lehengusina Washingtonen.


Lotura interesgarriak

Ondarroako Udala
www.ondarroa.net

Pantxo Bedialaunetak jasotako sariaren informazioa
euskaraz.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia