Buenos Aires, Argentina. Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Orokorra burutu zuen joan den asteartean, irailaren 14an, elkartearen egoitzan. Pandemiak sortutako egoerak eragin handia izan du erakundearen martxan azken bi urteetan; izan ere, COVID-19a osasun-egoera gaiztotzen hasi zenetik, eten egin dira erakundearen kultura-jarduerak eta euskal etxeak ez du lortu momentuko egoera hori iraultzea.
Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Orokorra COVID-19ren protokoloei zintzo jarraituz egin zen, baina horrek ez zuen ekidin partidetza-maila txikia. Nahikoa, hala ere, bilerarekin aurrera egin eta, besteak beste, elkartearen estatutuek markatu bezala Zuzendaritza Batzordea eta elkartearen buruzagitza berritzeko hauteskundeak egiteko.
Zuzendaritza Batzorde berria, beraz, honela osatuko da agintaldi berrirako:
-Lehendakari: Roberto M. Plorutti Etchegoyen
-Lehendakariorde: Federico S. Baldou
-Idazkari: Norma Beatriz Ríos
-Idazkariorde: Ignacio Montiel
-Diruzain: Oscar Pandelo
-Diruzainorde: Néstor Pandelo
Batzordekideak
-Franco Landaburu
-Carlos Bordagaray
-Juan Carlos Ibarrola
-Rosa Isabel Misciagna
-Jorge Alejandro Trimarco
-Jorge Beramendi
Batzordekide ordezkoak:
-Julio José Paolini
-Andrés Velasco
-Juan Vido
-Emilia Greco Fernández
-Mikel Ezkerro
-Guillermo M. López
Ogasun Batzordea
-Omar R. Raggio
-Juan C. Reboreda
Ordezkoak
-Luis R. Baldou
-Alesio Bereciartu
-Hugo Armando Tito
Epaimahaia
-Carlos A. Prosperi
-Mariano Espina
-Guillermo Revora
Lerro hauetatik, animo mezu zintzo bat Iparraldekoko lagunei. Txuribeltzeko egoera hau fite bukatu eta kolorea lehenbailehen itzul dadila zeuon jarduera kronikara! Egungo pandemia egoera, Argentinak bizi duen ezegonkortasun egoera politiko eta ekonomiko larriarekin gogor ari da jotzen. Badakizue alboan izango gaituzuela, lagun gure eskuetan dagoen heinean. Animo eta Aurrera! Besarkada!
Al igual que el resto de euskal etxeas a quienes la presente situación sanitaria, conjugada con muy grave situación económica, ha afectado con dureza, saben que nos tendrán siempre a su lado, apoyando en lo que esté en nuestra mano. Animo eta aurrera! Besarkada!
-Iparraldeko Euskal Etxea-CVF Facebook-en
-Centro Vasco Francés jatetxea Instagram-en