euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pakea Bizkaia ontzia Montevideora heldu zen, Antartikan pinguinoekin surfeatu ostean (ikus bideoa)

2013/02/25

Pakea Bizkaia Montevideoko portuan sartzen (argazkia Haize Hegoa)
Pakea Bizkaia Montevideoko portuan sartzen (argazkia Haize Hegoa)

PUBLIZITATEA

Kepa Acero surflariak aspaldiko ametsa bete zuen eta Antartikan surfeatu zuen berriki, pinguino artean, "Bost itsaso" proiektuaren barruan. Acerok Pakea Bizkaia belaontziaren bidaiarekin bat egin zuen, Antartikako azken etapa honetan. Ondoren ontziak Euskal Herrirako bidea hartu zuen, baina azken geldiadi bat egin zuen amerikar lurretan: Montevideon, hain zuzen ere. Han, Haize Hegoa euskal etxeko bazkideek harrera abegitsua egin zieten euskal marinelei, hiria erakutsi eta etxean bezala hartu zituzten.

Montevideo, Uruguai. Pakea Bizkaia ontzia Montevideora heldu zen iragan otsailaren 17an eta Haize Hegoa elkarteak harrera beroa egin zien ontziko marinelei. Montevideora heldu aurretik Kepa Acero suflariak bat egin zuen eskifaiarekin, Antartikako olatuak surfeatzeko asmoz.

Azkenean Acerok ez zuen olaturik hartzeko aukerarik izan, itsasoa bare bare baitzegoen, baina hala ere esperientzia ahantzezina izan zen, bideo honetan ikus daitekeenez (Aceroren bidaiei buruzko bideo gehiago, kepaacero.com webgunean):


 (Antartikan surfean pinguinoekin)

haizehegoa pakea2013

[Haize Hegoako Maite Bengoa, eskifaiko kide Andrearekin (argazkia Haize Hegoa)]

Montevideon, Haize Hegoa-koek Montevideo erakutsi zieten Pakeako lagunei, eta euskal etxean euren omenezko afaria egin zen. Aipagarria da ere otsailaren 18an Montevideoko Intendente Ana Oliverak harrera egin ziela Pakea Bizkaiako marinelei hiriburuko udeletxearen egoitzan. Bertan izan ziren ere Haize Hegoa eta Centro Euskaro elkarteko ordezkariak.

Haize Hegoak blog bat sortu du eta bertan jaso ditu egun hauetako argazkiak eta kronikak. Pakea Bizkaiaren bidaiari buruzko informazio osoa hemen: www.pakeabizkaia.com.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia