euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pailazoek irriñoaren oparia ekarri zuten Resistencia hiriko haur gabetuengana, Chacoko Euskal Etxea tarteko

2007/09/06

Pailazoen emanaldiak Resistencia hiriko Juan Bautista Alberdi auzok umeen eguna alaitu zuen
Pailazoen emanaldiak Resistencia hiriko Juan Bautista Alberdi auzok umeen eguna alaitu zuen

PUBLIZITATEA

Chaco probintzia argentinarreko Resistencia hiriko umeek pailazoan bisita jaso eta haien joko eta ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute, 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxea medio. Elkarteko kide talde batek opari hauxe egin zien Juan Bautista Alberdi auzoko haur gabetuei eta hauek ederki gozatu zuten arratsalde batez. Euskal Etxeko bazkide batzuk egin zuten pailazoen papera, beste batzuk umeei askari gozoa prestatu zieten bitartean.
Kotoiaren Lurra Euskal Etxekoen elkartasun ekimen hau joan den abuztuan egin zen, Juan Bautista Alberdi auzoko Centro Comunitario Cruz Roja delako egoitzan. Luján Varón ahizpa da zentru honetako arduraduna, bere lanarengatik Urteko Emakumearen saria jasotako emakumea. Euskal Etxekoek bere lanean lagundu eta euren elkartasuna auzo honetara ekarri nahi izan zuten eta karia hortara bazkide talde batek bertako haurrentzako askari gozoa prestatu zuen. Txokolatearekin, torta eta beste bustigarri batzuk dastatu ahal izan zituzten haurrek.

Eta horrekin batera pailazoen ikuskizuna eta musikarekin gozatu ahal izan zuten. Miguel Lurbe eta Marianela Echavarria izan ziren ikuskizunaren protagonistak. Ekitaldian laguntzaile gisa parte hartu zutenen artean Jose Echavarría --Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen presidentea--, Marta Ciruelo Etxepare, Emilio Etelmo, Xavier Canteros, eta baita Nelson Bulacio, Maria Rosa Grandes, Angelita Dios de Martina, Garayoa sendia, Fátima Solíz eta Amanda Manfrini ere.

[Goiko irudian Juan Bautista Alberdi auzoko ekitaldian parte hartu zuten haurretako batzuk]

[Goiko irudietan, ezker-eskubi eta goitik behera, Miguel Lurbe eta Marianela Echavarría pailazoak ikuskizuneko une batean; askaria prestatzen lagundu zuten euskal etxeko kideak; euskal etxeko lehendakaria, Jose Echavarría, parrez ikuskizunaren une batean; eta azkenik, pailazoen ikuskizuneko irudia]

[Marianela Echavarría euskal etxeko kidea haurrei goxokiak banatzen, pailazoz jantzi aurretik]

[Goiko irudian, ikuskizunaz gozatu zuten neska-mutilak eta erdian euskal etxeko kide batzuk: Xavier Canteros, Marianela Echavarría, Jose Echavarría eta Emilio Canteros]


Lotura interesgarriak

'Kotoiaren Lurra' Chacoko Euskal Etxea
www.chaco.gov.ar/centrovasco

San Juan Gaua Chacoko Euskal Etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 4an

Chacoko Euskal Etxearen 10. urteurreneko besta
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko azaroaren 30ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia