euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paella erraldoi batekin hasi da joan den larunbatean Uruguaiko Flores departamenduko I. Euskal Astea

2011/04/04

Floresko I. Euskal Astea apirilaren 2tik 10era luzatuko da Trinidad-en, Uruguain.
Floresko I. Euskal Astea apirilaren 2tik 10era luzatuko da Trinidad-en, Uruguain.

PUBLIZITATEA

Kultura, kirola, enologia eta gastronomia alorreko zenbait proposamen burutuko dira aste osoan zehar Uruguaiko Flores departamenduan, bertako Euskal Etxearen eskutik. Euren lehenengo Euskal Astea ari dira ospatzen eta festaren testu-inguruan Udalak herriko euskal elkarteari bere egoitza propioa eraikitzeko utzitako eremuaren lagapena sinatuko da. Joan den larunbatean hasi eta zortzi egunez luzatuko den jai honetan Europako zein Hego Ameriketako lagun mordo bat bilduko dira, ekitaldiak datorren igandean, apirilaren 10ean, bazkari herrikoi eta ikuskizun batekin ixteko.

Trinidad, Uruguai. Floreseko euskaldunek ez dute atsedenik hartzen. Duela bederetzi hilabete eskas elkartu ziren euskal etxea birsortzeko asmoarekin eta otsailean Eusko Jaurlaritzaren euskal etxeen munduko erregistroan sartzeko onarpena jaso zuten. Kudeaketen arrakastak, haratago mugitzera animatu zituen uruguaitarrak eta honela iritsi gara apiril honetara eta joan den larunbatetik abiatuta eta datorren igandera arte garatzen ari den Flores departamenduko I. Euskal Astera..

Hona hemen Euskal Astearen egitaraua:

LARUNBATA, APIRILAREN 2a

-20:00etan: paella erraldoia, euskal janari eta edariak erosteko standak eta musika ikuskizuna. Lekua: Konstituzio Plaza

ASTELEHENA, APIRILAREN 4a

-20:00etan: Hernan Sorhuet-en hitzaldia. Lekua: Micro Cine Plaza

ASTEARTEA, APIRILAREN 5a

-11:00etan eta 18:00etan: Euskal Pilota Nazioarteko Txapelketaren hasiera. Euskadi, Argentina, Txile eta Uruguaiko pilotariak partaide. Sarrera dohain.
-17:00etan: Floreseko udalak egoitza eraikitzeko lur eremua eta frontoi bat utzi dizkio Euskal Etxeari. Euskal Astea testuinguru Euskal Etxeko arduradunek eta Armando Castaingdebat alkateak 'komodatoa' sinatuko dute. Ekitaldian haritz bat landatuko da.
-20:00etan: Alberto Nieto-ren “Euskal Herriko berrikuntza sistema” izeneko hitzaldia. Argazki Erakusketa. Lekua: Micro Cine Plaza

ASTEAZKENA, APIRILAREN 6a  eta OSTEGUNA, APIRILAREN 7a

-Mus Txapelketa. Lekua: Pilota Zirkuluan
-11:00etan eta 18:00etan: Euskal Pilota Nazioarteko Txapelketaren segida

OSTIRALA, APIRILAREN 8a

-18:00etan: Euskal Pilota Nazioarteko Txapelketaren Finalaurrekoak
-21:00etan: Esku Pilota Txapelketa

LARUNBATA, APIRILAREN 9a

-17:00etan: Euskal Pilota Nazioarteko Txapelketaren Finala
-20:00etan: Esku Pilota Txapelketa
-21:00etan: Ardoaren eta Euskal Gastronomiaren Aretoa, Uruguai eta atzerriko 15 soto partaide. Janari tipikoak, tartean gazta, pintxoak, paella, hestebeteak, arkume haragia eta txokolatea. Lekua: Trinidad-eko Club Campestre. Sarrera: $450

IGANDEA, APIRILAREN 10a

-11:00etan. Meza. Bildots erretzaileen lehiaketa. "Flores Departamenduko euskaldunen historia” liburuaren aurkezpena. Euskal Astea ixteko bazkaria. “El zucara” musika taldearen kontzertua. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko dantzarien emanaldia. Lehiaketen sari-ematea. Lekua: Floreseko Sustapen Elkartea. Sarrera: $150



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia