euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paddy Woodworth kazetariak gidatuta abentura gastronomikoa egingo dute 15 lagunek Lesakako sanferminetan

2011/07/04

Lesakako sanferminetan danborra jotzen, 'San Sebastian Food' webguneak jasotzen duen irudi honetan
Lesakako sanferminetan danborra jotzen, 'San Sebastian Food' webguneak jasotzen duen irudi honetan

PUBLIZITATEA

'San Sebastian Food' enpresak turistei euskal kulturara hurbiltzeko aukera berezia eskaintzen die: gizartean murgilduz eta kultura hori gastronomia eta ohituren bidez dastatu eta gozatuz. Aste honetan Paddy Woodworth kazetari irlandarrak 15 laguneko taldea gidatuko du abentura gastronomiko kultural zirraragarrian: Lesakako sanferminetan parte hartzea eta bertakoek bezala bizitzea Nafarroako jai ederrenetakoak diren egun hauek. Woodworth-ek urte asko eman ditu Euskal Herrian kazetari, eta euskal kultura eta gaztakari buruzko zenbait liburu argitaratu ditu.

Donostia-San Sebastian. Etzi asteazkenetik hasi eta larunbata arte hamabost lagunek osaturiko turista taldea buru-belarri murgilduko da Lesakako San Fermin jaietan, Paddy Woodworth idazlea eta Jon Warren sukaldaria gidari dituztela. Warren San Sebastian Food enpresaren sustatzailea da eta turistei Euskal Herria ezagutzeko era aktibo eta orijinala proposatzen die: gastronomiaren bitartez, bere hitzetan "janaria eta kultura batera baitoaz beti". Horrela, pintxoak dastatuz, sagardotegietan afalduz, euskal sukaldaritza berria zein klasikoena dastatuz, bisitariek turismoak masifikatutako bideak utzi eta Euskal Herri benetazkoenaren alde bat ezagutzeko aukera dute.

Enpresa honek proposatzen dituen bidaiak discovery tours (aurkikuntza tourrak) izena dute eta horien artean sukaldaritza ikastaroak, ardo dastaketak, eta txokoetan bazkariak daude, besteak beste. Bidaia berezienetako bat Cultural Adventures izeneko tourrak dira, Paddy Woodworth idazleak gidatzen dituenak.

"Ingeles hiztunei zuzenduak dira, gehienbat, baina parte hartu nahi duen edonori irekita daude", azaldu dio EuskalKultura.com-i Jon Warrenek. "Gure bezero gehienak Estatu Batuetakoak dira, eta baita ere Australiakoak, Irlandakoak, Ingalaterrakoak, Alemaniakoak, Kanadakoak... Talde bakoitzean 15 lagun hartzen ditugu gehienez, kalitatezko eskaintza egin ahal izateko", aipatzen du. Datozen hilabeteetan Woodworth-ek horrelako hiruzpalau bidaia gidatuko ditu. 

Aste honetako ostera etzi hasiko da, Lesakan, bidaiariek herri nafarreko San Fermin jai eder eta koloretsuak ezagut ditzaten. Giroan murgiltzen hasteko pintxo-poteo bat egingo dute bidaiariek herriko 22 tabernetan barrena. Rafael Eneterreaga historialariarekin herria bisitatuko dute, XIV. mendeko etxeak ikusiz eta, beste zenbait jardueran artean, herriko dantzariek Onin ibaiaren ibarretan egiten duten Ezpata-Dantzaren emozioa bizi ahal izango dute. 

-San Sebastian Food-en webgunean, informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia