San Nicolas, Argentina. Pablo Rozadillaren "Zárraga" eleberria formato digitalean argitaratu berri du Editorial Autores de Argentina argitaletxeak. Egilearen hirugarren eleberria da eta epub artxiboan bakarrik aurki daiteke, PC, tabletak eta telefono mugikorrak bezalako gailuetan irakurtzeko formato aproposa. "Zárraga"k hogei ipuin eta epilogo bat baitaratzen ditu. Euskal jatorriko familia baten istorioa kontatzen du, 1893an Argentinara iritsi eta Santa Fe probintzian finkatu zen Zarragatarrena.
Balizko familia baten eta izen bereko herriaren istorioa da nobela. Santa Fe probintzia kokatzen da. Hasiera batean etxe multzo bat zen, "don Iñakiren baserria" deitua, ondoren "Euskal Ausardia" (sic) deituko zioten eta azkenik Zárraga, Iñakiren abizenetik hartuta, herriaren 'sortzailea' bera izan baitzen nolabait. 2004. urtera arteko fikziozko istorio bat kontaten du, familiaren eta herriaren eguneroko bizitzarekin munduko gertaera historikoak ere testuinguru.
Egilea, Pablo Rozadilla, Buenos Aires probintziako Conesan jaio zen eta 1985etik probintzia bereko San Nicolasen bizi da. Lanbidez kirol kazetaria da, eta gazte-gaztetatik aritu izan da literaturan: ipuinak, poesia, dramaturgia eta eleberria landu ditu. "Zárraga" hirugarren nobela du, "El abstracto mundo de la nada" (2019) eta "Schachtel Pralinen" (2020) lanen ondoren. Ikus-entzunezkoen ekoizpenean ere aritu da, eta hainbat film labur, bideo instituzional eta bi film luze idatzi eta zuzendu ditu.
"Zárraga" Amazonen, Apple Booksen eta Google Playren liburudenda birtualetan deskarga daiteke, esteka hauei jarraituz:
https://www.amazon.com/gp/product/B0CHVY456R
https://books.apple.com/us/book/id6466631000
https://play.google.com/store/books/details?id=UbfWEAAAQBAJ&gl=ar