euskal diaspora eta kultura
2011/05/10
PUBLIZITATEA
Shanghai, Txina. Orotara hamahiru izan ziren Shanghaiko Euskal Etxeko Udaberriko Mus Txapelketaren 2011eko edizioan parte hartu zuten bikoteak, zortzi erregetara jokatuz, eta horretarako pasa den larunbatean, maiatzaren 7an, egunpasan bilduz euskal elkarte erabat aktiboa den Shanghaiko Euskal Etxe honen egoitzara.
Lehen faseko kanporaketen ondotik, finalerdien txanda iritsi zen: Amagoia-Ana, Pablo-Joseluis-en kontra; eta Azkue-Josué versus Pons-Peña, azken fase hau ilundu ostean hasi zelarik.
Final lehiatuan, iazkoan garaile izan ziren eta, beraz, txapela defenditzen ari ziren Pons eta Peñak gogor saiatu behar izan zuten Merkataritza Ganberako txapeldun ziren Pablo eta Joseluisen kontra, baina alferrik izan zen, emaitzak ez baitzuen zalantza arrastorik utzi: hiru eta huts eurenganatu zuten txapela Pablok eta Joseluisek.
San Prudentzio eguna izan berria, zer hobe Arabako zaindariari dagozkion ohoreak egiteko arratsalde partez barraskiloak, karakolak alegia, dastatzeko --mila esker Gorkari 'kontrabandoa'gatik-- indarrak batzeko askari gisa, beti ere Shanghaiko Kuluska jatetxeko sukaldari eta nagusi den Jon Alaña bilbotar gaztearen lankidetza tarteko.
Egunpasa polita, ahal dutela honelakoetan gogor saiatzen diren Shanghaiko Euskal Etxeko lagunek prestatua. Biba zuek!, Ipar Euskal Herriko ohiko moldeari eutsiz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus