euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oztopoak gaindituta, Macanchingo Euzko Alkartasuna hotelak laster irekiko dizkio ateak komunitateari

2011/11/24

Hotelaren inaugurazioan, Martin Mujica dantzari eta Mirta Mujica trikitilariak ongi etorria eman zioten bildutako jendeari (argazkia Noticias Virtuales Egunkaria)
Hotelaren inaugurazioan, Martin Mujica dantzari eta Mirta Mujica trikitilariak ongi etorria eman zioten bildutako jendeari (argazkia Noticias Virtuales Egunkaria)

PUBLIZITATEA

Bi urte pasatu dira Macachingo Euskal Etxeak Euzko Alkartasuna hotelaren kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Garaiak ez dira errazak izan baina erakundeko batzorde berriko kideen ahaleginak euren fruituak ematen ari dira jadanik. Joan den azaroaren 18an, probintziako eta herriko agintariak eta Argentinako hainbat euskal etxetako kideak bertaratu ziren Macachinera hotelaren inaugurazioan egotera. Kontzesiodun berria hautatuta eta berritze lanak bukatu bezain laster, hotelak bere ateak irekiko dizkio berriro komunitateari. “Gauza txiki batzuk egin behar dira oraindik, baina oro har gutxi falta da. Asmoa da urte amaieran martxan jartzea”, adierazi diote Euzko Alkartasunatik EuskalKultura.com-i.

Macachin, Argentina. 2010. urte hasieran berri txarrak heldu zitzaizkigun La Pampa probintziako Macachin herritik. Gogora dezagun, arazo ekonomikoak zirela eta, izen handiko Euzko Alkartasuna hotelaren jabeak hotela itxi eta langileak kalean utzi zituela. Egoeraz jabetu bezain pronto, euskal etxeko batzordeak bere gain hartu zituen ixtearen ondorioak eta zegokien kalte-ordaina ordaindu zien.

Bi urte pasa eta gero, hotelak kontzesiodun berria du eta berritze lanak bukatuta, goi mailako hotel bihurtuko da. “Kontseziodun berria Macachingoa bertako da. Oscar Prosper-ek Turismo eta Ostalaritza ikasi zuen eta Cordoban eta Mendozan trebatu zen. Ziur gaude primerako harrera emango diela bidaiariei”, azaltzen digute Macachindik.

Eusko Alkartasuna hotelaren inaugurazioa 2011 01

[Macachingo Euzko Alkartasuna hoteleko logela berriak (argazkia EE)]

Hotelaren inaugurazioa eta irekitzea

Urrats handia eman dute hotelaren arduradunek azken bolada honetan, eta horren berri eman nahi izan zioten komunitateari. Kari horretara, inaugurazio ekitaldia egin zuten hotelaren instalazioetan. Politika arloko agintariak eta Argentinako euskal etxe anitzeko ordezkariak bildu ziren Macachinen bilkuran parte hartzeko.

Eusko Alkartasuna hotelaren inaugurazioa 2011 02

[Hotelaren inaugurazioan burutu zen Mus Txapelketa (argazkia EE)]

Estreinaldia azaroaren 18an hasi zen elkarretaratze batekin eta 19an, larunbatean, jarraitu zuen Mus Txapelketarekin. “Mar del Plata, Rosario, Bahia Blanca, Carhue, Santa Rosa eta Buenos Aires-eko lagunek lagundu ziguten egun garrantzitsu honetan eta guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak. Gonbidatuek logela berrietan pasatu zuten gaua. Hala ere, hotela oraindik ez dago publikoari irekita. Gauza txiki batzuk egin behar dira oraindik, baina oro har gutxi falta da. Asmoa da urtea amaitu aurretik betiko martxan jartzea”, jakinarazi digute Euzko Alkartasuna-ko kideek.

Eusko Alkartasuna hotelaren inaugurazioa 2011 03

[Otorduak hoteleko kiroldegian izan ziren (argazkia EE)]

Eusko Alkartasuna hotelaren inaugurazioa 2011 04

[Muslariak Gernikako kimuaren gerizpean (argazkia EE)]

“Mus Txapelketa igandera arte luzatu zen eta irabazleei diru saria eta eskuz egindako mateak eskuratu zitzaizkien. Baina dudarik gabe sari handiena lagunen artean ospatzeko aukera izan da. Oso ondo pasatu genuen, eta oso gustura ibili ziren gonbidatuak gure etxe berrian. Denbora gutxi barru publiko orokorrak ere gozatu ahal izango da luxuzko hotelaz”, adierazi dute Macanchingo euskaldunek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia