euskal diaspora eta kultura
2014/01/22
PUBLIZITATEA
Oxford, Ingalaterra. Oxford Unibertsitate ospetsuak martxoaren 19tik 21era baitaratuko du XVIth Forum of Iberian Studies topaketa. Aurtengo bilkuraren gai nagusia “Kultur eta hizkuntz aniztasuna Iberiar Penintsulan" izango da eta euskara, katalana, galegoa eta gaztelania izango dira hizpide. Nazioarteko hizkuntzalari eta adituak hizkuntza hauen egungo egoerari, elkarbizitzari eta beste zenbait alorrei buruz mintzatuko dira.
Unibertsitateak bertan parte hartu nahi duten ikerlariei euren proposamenak bidaltzeko gonbitea luzatu die, horretarako epea urtarrilaren 31 arte irekita dagoela adieraziz. Txosten proposamenak bideratzeko, 200-250 hitz inguruko laburpen bat bidali beharra dago fis@mod-langs.ox.ac.uk helbide elektronikora. Etxepare Euskal Institutuak euskarari buruzko gaien aurkezpena lagunduko du.
-Mintegiari eta txosten proposamenak bidaltzeko erari buruzko informazio gehiago Forum for Iberian Studies webgunean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus