Boise, AEB. Ez daklgu, egiari zor, gure Diasporako leku askoz gehiagotan ohore egiten ote zaion Idahoko Boisen ahal delarik urtero segitzen duten Santa Agedako koplen ohitura eta ibilerari. Urte batzuk badira Boisen, bertako Ikastolako haurrek, batetik, euren eskoletan; eta bestetik Euskal Museoan euskara ikasle direnen aldetik (beti ere euskal komunitateko lagunen bat gehitzen zaizkiela) makilak hartu eta Ama Lurra iratzartzen saiatzen direla, otsail hastapenean, aurten egun bat aurreratuta, otsailaren 3an, koronabirusaren krisia lehertu aurretik egin duten bezala.
Ez dute urtero bideoa egiten, baina aurten bai, eta editatu eta txukundu eta guzti egin dute. Hauxek, beraz, Boiseko Basque Block-en, bertako Gernika tabernan, Bardenay garagardotegian, Leku Ona jatetxe eta edaritegian eta horien arteko kaleetan ateratako irudian. Mila esker parte hartutako guztiei eta bereziki Todor Azurtzari bere antolaketa lanengatik.
Boiseko 2020ko Santa Agedako kopla ibilera