euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Otsailaren 4ean itzuliko da buletina; bitartean, parte hartu zozketan: 2 gau Donostiako Heredad de Unanue Hotelean

2019/01/24

Heredad de Unanue Hotelaren sarrera, Errotazar Bidea 142 helbidean, Donostia 20018
Heredad de Unanue Hotelaren sarrera, Errotazar Bidea 142 helbidean, Donostia 20018

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urtero urte hasieran egiten duen legez, EuskalKultura.com-en buletinak egun batzuk hartuko ditu emititu gabe barne lanak egin, iazko etxeko lanei amaiera emateko eta urte berriko plangintzari behar bezala ekiteko. Buletina, beraz, ez da emitituko datozen egunetan, eta otsailaren 4ean, astelehena ekingo dio berriro ere bere eguneroko hitzorduari. Bitartean, baina, urte hasiera opari txiki batekin uzten zaituztegu: EuskalKultura.com-ek zozketa antolatu du, Donostiako Heredad de Unanue hoteleko bi gau zozketagai.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Zozketagai: sari bakarra da, bi gauko egonaldia bi pertsonarentzat Donostiako Heredad de Unanue hotelean, gosaria barne, 2019ko urriaren 1etik 2020ko apirilaren 30aren bitartean erabiltzeko, beti ere hotelarekin ados, bere erabilgarritasunaren arabera.

Parte hartzeko email bat behar da bidali info@euskalkultura.com helbidera martxoaren 1a, ostirala, azken eguna izanik (gaueko 23:59ak, Euskal Herriko ordua). Izenburuan "zozketarako" ipini beharko da eta testuan honako informazioa ipini:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, kodea, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)

GARRANTZITSUA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onartuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu. Aipatutako datu guztiak agertzen ez dituzten emailek, parte hartzeko eskubidea gal dezakete.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia