Donostia-San Sebastian. Urtero garai honetan egin ohi duenez, EuskalKultura.eus-ek tarte bat hartuko du urtarrilean, buletina plazaratzea eten, eta barne-lanak egiten emateko datozen egunak. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina buletina egunero plazaratu gabe. Tartean, saiatuko gara San Sebastian egunari —Donostian jai eguna— behar bezala ohore egiten, aste honetako Euskal Herriko eguraldiak euria, hotza, haizea eta elurra agindu baditu ere.
Ohi bezala, gurekin kontaktatu nahi baduzu, emailez egin dezakezu, sare sozialen bidez edo telefonoz.
Diasporan danborradarekin bat egiten dutenei (Mexiko, Necochea, Madril, Shanghai...) eta Euskal Herrian bertan ospatuko dutenei zorionak eta ongi ospatu!