Bordele, Frantzia. Basque attitude (euskal jarrera) izenburupean, bazkideak, lagunak eta jendea oro gonbidatu dute partaide, Bordeleko euskaldunen bozkarioa partekatzera. 70 urte ez dira urte gutxi eta urtebetetzea ospatzeko antolatu dituzte, besteak beste, musika animazioak, gastronomia ekitaldiak, itsasoari lotu azalpenak, euskal mozkinen erakustaldiak... Hiriko Munich Plazan, ekainaren 2tik 4era, Txotx lekua ezarriko dute,, sagardoa Euskal Herriko modu berezian dastatzeko, sagardoa kupeletik eta sagardotegi menua eskainirik; Baionako Ikastolako kideek taloak eginen dituzte eta pintxoak izanen dira dastagai, hori guztia musikaz, koralez, txarangaz eta euskal kirol erakustaldiez hornitua.
Aukera baliatuz, bere webgunea berritu du Eskual Etxeak, aitzinapauso polita emanez. Eta ospakizunak, Bordele hiriko Fète le Fleuve-rekin batera egingo dira. hirian jaialdi hori egiten ari dela. Gogora dezagun, bestalde, Bordele eta Bilbo hiri ahaidetuak direla.
Honen guztiaren hastapena ostiral honetan egingo, arratsaldeko bostetan besten irekitze ofiziala eginez, bandarekin eta Euskal Etxeko Bestalariak koralarekin, segidan Etxekoak ere arizanik. Hori eta gero Euskal Etxeko stand-ak animazioak ukanen ditu egun guziz, musika eta kantua, eta gastronomia tartekatuz partikularzki. Asteburuan azkartuko dira ekitaldiak ekainaren 4a arte. Baina Euskal Etxeko guneaz gain, Munich Plazako euskal stand-a ere biziki lanpetua ibiliko da. Hor, estreinaldia helduden asteko ostegunarekin izanen da, ekainaren 2an, eguerdiz, ondoren arratsalde eta iluntzean kantua eta sagarnotegi afaria eginen direlarik. Larunbatean, eguerditik goiti, Dantz'Erroak, euskal kirolak, Dantza Piko eta Skasti taldearen kontzertua eginen dira. Igandearekin, berriz, Balea Irrintzi, euskal bazkaria, Gazteria dantzariak, euskal kirolak eta Anaitasuna eta Eguzki Lore koralak, bestari 20ak irian azken agurra emateko.
Haatik, behar da esan Bordeleko euskal jatetxeek ere ez dutela kanpo geratu nahi izan eta pintxoak eta euskal mokaduak zerbitzatuko dituztela egunotan Bordeleko Euskal Etxearen 70 urteen bestarekin bat egiteko. Pintxoak honako lekuetan topatu ahal izango dira: Chai deZ'Amis, Chez Fred, Chico Loco, Maison d'Ausone eta Wine Lounge-n, 5 eurona. Eta euskal bazkariak zerbitzatuko dira (16-18 eurotan) Chai deZ'Amis-en, Etche Onan, La Belle Rose-n, La Pie Colette-n, Le Grat-en eta Napoleon II-n. Aukera ederra Bordelera inguratzeko eta bozkarioa Bordaleko Euskal Etxekoekin partekatzeko!
[Euskal programa osoa, hemen karga daiteke (pdf)]
-Pintxoak / jatetxeak jaietan
-Sukaldaritza lantegiak
-Euskal bazkariak - sagarnotegiak
-Paquito erraldoia
-Bandak eta euskal koruak
-Indar joko eta kirolak
-Skasti-ren kontzertua
-Euskal dantzak
-Euskal Herrixka
Hona egunotako animazioen egitaraua, bi euskal guneetan:
EUSKAL ETXEKO STAND-A
Promotion culture, vente épicerie et petite restauration, à partir de 11h
Vendredi 26 mai
-17 h/19h Inauguration avec Band’A Léo Bestalariak
-19h/21h Etxekoak
Samedi 27 mai
-Animation 11h/23h : Txanbelatxoan
-11h30 Démo culinaire Lionel Fohr, Maison d’Ausone
-17h/19h Bestalariak
Dimanche 28 mai
-Animation 11h/23h : Txanbelatxoan
-17h/19h Bestalariak
Mardi 30 mai
-11h30 Démo culinaire Christian Beauval, restaurant Chai dez’amis
-18h/19h Bestalariak
-19h/20h Bestalariak / Egzuki Lore
Mercredi 31 mai
-15h/18h Medoko Txistuak
-18h/20h Bildu / Bestalariak
Jeudi 1er juin
-15h/17h Medoko Txistuak
-18h/20h Bestalariak
Vendredi 2 juin
-17h/19h Band’A Léo
-17h30 Démo culinaire Julien Munzer, restaurant Etche Ona
-21h/23h Bestalariak
Samedi 3 juin
-Animation 11h/23h : Balea Irrintzi
-15h/17h Bestalariak
-17h30/18h30 Démos culinaire, Vivien Durand, chef étoilé, restaurant Le Prince noir.
-18h30/19h Band’A Léo
Dimanche 4 juin
-Animation 11h/15h : Medoko Txistuak eta Bestalariak
-15h/17h Balea Irrintzi
-17h/18h30 Bildu
-18h30/20h Paquito géant sur miroir d’eau accompagné par la Band’A Léo
-20h Fermeture du village
EUSKAL SOTOA, MUNICH PLAZA
Vendredi 2 juin
-Animation journée : Band’A Léo
-12h Repas basque
-17h-19h concert Bestalariak
-19h-23h Repas cidrerie
Samedi 3 juin
-Animation journée : Band’A Léo
-12h Repas basque
-13h-13h30 Spectacle danse Dantz’Erroak
-14h-15h30 Force basque
-15h30-16h Spectacle danse Dantz’Erroak
-17h30-19h Atelier danse DantzaPiko
-19h-22h Concert SKASTI et Soirée Bodega
Dimanche 4 juin
-Animation journée : Band’A Léo
-11h-13h Balea Irrintzi
-12h Repas basque
-13h-14h Spectacle de danse Gazteria
-16h30-17h30 Concert Chœurs Anaitasuna / Eguzki Lore
-20h Besta amaiera