euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburuan egingo da Larrabetzun Literaturia jaialdiaren lehen edizioa: errezitaldiak, azoka, kontzertuak...

2009/06/04

Literaturia jaialdiaren afitxa
Literaturia jaialdiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Larrabetzuko Literatura Eskolak bost urte bete ditu eta ospatzeko asteburu honetan literatura jaialdi bat antolatu da herrian: Literaturia. Bihar bertan abiatuko dira ekitaldiak, Hedoi Etxarteren errezitaldiarekin eta Pettiren musika emanaldiarekin. Horrez gain asteburuan zehar euskal literatura azoka egingo da, aurtengo nobedadeak aurkeztuz. Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Utriusque Vasconiae argitaletxeak izango dira bertan. Arratsaldez, aldiz, hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira entzungai; gauean antzerki, errezital eta musika emanaldiak. Haurrentzako txoko berezi bat ere egongo da: Literaturiatxua.

Larrabetzu, Bizkaia. Larrabetzuko Literatura Eskolak 5 urte bete ditu aurten eta urtemuga jai aparta antolatu du, Literaturia izeneko jaialdiarekin. Ekitaldiak bihar bertan hasi eta iganderaino luzatuko dira, Larrabetzu asteburuan zehar euskal literaturaren bilgune bihurtuz. Argitaletxeak, idazleak, kantariak eta literaturzaleak izango dira bertan, jarduera egitarua oparoaz gozatzeko prest.

Bihar, arratsaldeko 20:00tan, Hedoi Etxarte poetak eta Petti musikariak ekingo diote jaialdiari errezitaldi eta kontzertu batekin, hurrenez hurren. Etxarte Bartzelonan izan berria da, hango euskal etxeak antolatzen duen Literaldia jaialdian emanaldia eginez; bihar Larrabetzura ekarriko ditu bere poema musikatuak. Larunbat eta igandean literatur azoka egingo da eta bertan aurtengo argitalpen berriak aurkeztuko dituzte Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Utriusque Vasconiae argitaletxeek. Horrez gain hitzaldiak, mahai inguruak, eta gauean kontzertu eta errezitaldi gehiago izango dira gozagai.

Literatura eskolan 250 lagun

Larrabetzuko literatura eskolak euskarazko literaturi zein munduko literaturari buruz gehiago ikasteko eta ezagupenak trukatzeko topagunea izan dira azken bost urtetan. Eskolak hilean behin izaten dira, urritik ekainera, larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartu nahi duenak urte osorako izena eman dezake edo norberari interesatzen zaizkion eskoletara bakarrik joan. Guztira 250 bat lagun igaro dira eskolatik, euskerazko zein munduko literaturarekin zerikusia duten 50 bat gai jorratu diituzte klaseetan eta 35 bat hizlari izan dira bertan.

Jaialdiaren egitarau osoa Literatura Eskolaren webgunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia