Vitoria-Gasteiz. Datorren ostiralean, irailaren 23an, bukatuko da Kanpo Harremanetan formatzeko Eusko Jaurlaritzak 2022-2023 ikasturterako deitu dituen 12 beketara aurkezteko epea. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Etxeetako kide diren 28 urte arteko gazteak aurkez daitezke baldintza batzuk beteta, tartean unibertsitate edo graduko ikasketen jabe izatea eta hizkuntzak menderatzea (ikus beti ere xehetasunak beherago estekan). Hauek dira deitu diren bekak:
—Europako gaiak (4), beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Bi beka Euskadik Europar Batasunean duen Ordezkaritzan, Bruselan
—Kanpoko euskal komunitatearen alorra (4), beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen
Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken
—Kanpo-harremanetako bekak (4), onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:
Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen
Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan – Bat Txileko Santiagon eta bestea Bogotan
Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira; eta 16.000 eurokoak, jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.
-Argibide eta xehetasunak hemen
-Kontaktua: Elena Iturrate (+34) 945 017 843; edo Benan Oregi (+34) 945 018 121