euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ostirala azken eguna parte hartzeko euskal liburu eta CDak sari dituen EuskalKultura.com-en zozketan

2014/03/25

PUBLIZITATEA

Datorren ostirala da azken eguna. Sariak ederrak dira eta parte hartzea erraza eta doan: email bat bidaltzea baino ez duzu. Zozketagai: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren autobiografia; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateari buruzko liburua; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburukia, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', Egoitz Rodriguez Olea zuzendari, 1937an bonbardatu zituzten Bizkaiko hainbat herrietako 50 bat lekukoren hitzarekin. Bidali emaila!

Donostia-San Sebastian. Ostirala da azken epea, ez zazu aukera pasatzen utzi, sariek merezi baitute, eta bidali emaila oraintxe. Izan ere, zozketan parte hartzeko aski da hori, email bat bidaltzea, info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira, hiru liburu eta DVD bat:

  • 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendy egile. Idazleak bere bizitzaren istorioa kontatzen du, Nafarroa Behereko Ezterenzubin jaio eta Estatu Batu mendebalera artzain joan eta bizimodua bertan euskal-amerikar gisa garatu arte. Baturantzako baxenabarreran idatzirik, liburu freskoa da, gure Diasporetako baten berri ematen duena. EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarriren hitzaurrea dauka.
  • 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area', Pedro J. Oiarzabal egile. Ingelesez. Nevada-Renoko Unibertsitateak argitaratutako Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailearen liburu honek San Frantziskoko euskaldunen eta bertako euskal bizimodu eta elkarteen berri ematen digu. Errealitate horretara inguratu nahi dutenek irakurri beharreko liburua.
  • 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean idatzitakoa. Buenos Airesen hiriburu argentinarreko Udalak argitara emana, ez zuzenean euskaldunentzat, gainerako herritarrentzat baizik, azalduz zer diren euskaldunak, non den euren herria eta zer nolako presentzia eta eragina izan duten Buenos Aires hiriaren historia eta garapenean.
  • 'Zerutik sua dator' dokumentala, DVDan, Egoitz Rodriguez Olea egile. Gernikako Bonbardaketaren eta garai hartan Bizkaiko beste hainbat herriren bonbardaketen lekuko izan ziren berrogeita hamar pertsonaren hitza biltzen duen dokumentala da. Euskal Herriko historiaren orri lazgarri bat lekuko eta pairatzaile izan zirenen ezpainetatik bildua. Egokia norberaren etxean ikusteko edota euskal etxeetan eta kultura etxeetan.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da datorren ostiraleko (martxoaren 28a) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) info@euskalkultura.com helbidera email bat helaraztea, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Emailaren testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1-Urruneko mendebalean artzain, 2-Gardeners of identity, 3-Vascos en Buenos Aires, 4-Zerutik sua dator

Otoi, ongi irakurri parte hartzeko pausoak, xinpleak badira ere, jende askok, horrexegatik seguruenik, zeozer ahantzi edo bestela bidaltzen baitigu partaidetza.

Posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia