Vitoria-Gasteiz. Otsailaren 28a, datorren ostirala, da azken epea eskabideak aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako 2020ko dirulaguntza nagusira. Deialdi hau Jaurlaritzak eremu honetan daukan deialdi garrantzitsuena da eta 902.300 euro banatuko ditu aurten, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta (ohiko gastu eta jarduerak) eta beste 120.000, VII. Kapituluari. (azpiegiturak). Ebazpena 2019ko abenduaren 17koa da --egun horretan onetsi zuen Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak-- eta EHAA-BOPV buletinaren 2019ko abenduaren 30ean eman zen argitara.
-Ebazpenaren testu osoa EHAA buletinean pdf-n
-Deialdiaren ezaugarriak: eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko jarraipideak