euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ostegunean hasiko da Uruguain FIVUren 10. Udalekua, 50 bat neska-mutilen partaidetzarekin

2011/01/31

2010eko Udalekuko partaideak euren irakasleekin (argazkia HaizeHegoa.org)
2010eko Udalekuko partaideak euren irakasleekin (argazkia HaizeHegoa.org)

PUBLIZITATEA

FIVUk, Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak, ostegunean jarriko du abian haur eta gazteentzako bere Udaleku-ren aurtengo edizioa. Topagune honen helburua Uruguaiko gazteei euskal kulturan sakontzeko aukera ematea da, beti ere joko eta jarduera dinamikoen bitartez. Era berean, antolatzaileek euskal etxe desberdinetako gazteek elkar ezagutzea eta elkarren lagun egitea suspertu nahi dute. Aurtengoa 10. Udalekua izango da eta Canelones departamentuan egingo da, Montevideotik 60 kilometrotara.

Montevideo, Uruguai. Dena prest dute FIVUko arduradunek beste Udaleku bati ekiteko. Uruguaiko euskal etxeetako gazteak biltzen dituen udako topagune hau ostegunean hasiko da eta igandea bitartean luzatuko, antolatzaileekl EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. 

Aurtengo edizioa hamargarrena da jada eta Canelones departamentuan egingo da, Montevideotik 60 kilometrotara. Neska-mutilek eta Udalekuko irakasleek Los Azahares izeneko landetxean izango dute ostatua eta bertan egingo dituzte Udalekuko hainbat jarduera. Aurtengo edizioan berrogeita hamar bat haurrrek hartuko dute parte; adinak 6 urtetik 14 urtetara bitarteakoak izango dira.

Udalekuak iraungo dituen lau egun hauetan gazteek euskal kulturan sakontzeko aukera izango dute, ikastaro, jolas eta beste aktibitate ludikoen bitartez. Aurtengo edizioaren gai nagusia Euskal Geografia izango da.

udaleku fivu 20102

[Iazko Udalekuan jolasek eta herri kirolek ere tartea izan zuten; gazteek oso ongi pasatu zuten eta gogotik saiatu ziren, txinga lasterketan ari den mutiko honek bezala (argazkia HaizeHegoa.org)]

udaleku fivu 20103

[2010eko Udalekuko partaideak irakasle eta begiraleekin topagunearen egoitza izan zen La Colonia kanpinean. Mendiz inguraturik eta itsasotik gertu, Montevideotik 90 kilometrotara egin zuten iaz Udalekua (argazkia HaizeHegoa.org)]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia