Berlin, Alemania. Azaroaren 15etik 18ra bitartean. Beste urte batez, iritsi dira hiriburu alemanera bertako Euskal Zinemaldiaren datak, Berlingo Euskal Etxea antolatzaile. Ohi bezala, filmak Kino Moviementon emango dira, "Alemaniako zinetoki zaharren"ean. Aurten programatutako izenburuak honakoak dira 'Kalebegiak' (ostegunean), 'Errementari' (ostiralean), 'Hunted by the Snake' (larunbatean) eta 'Handia' (igandean).
Egitaraua
(izenburu guztiak 20:00etan pantailaratuko dira, ingeles azpitituluz)
-15ean Kalebegiak, 20:00etan, ingeles azpitituluekin
-16an Errementari. Aurkezle Paul Urkijo (zuzendaria) eta Nerea Torrijos (jantziak)
-17an Hunted by The Snake. Aurkezle Diego Urruchi (ekoizlea)
-18an Handia. Aurkezle Joseba Usabiaga (aktorea)