Donostia-San Sebastián. Eguraldiak dezente errespetatu zuen, eta azkenean eguraldia ere lagun, atzo inauguratu zen ofizialki Donostian Heredad de Unanue hotela, "Diasporaren Hotela" ere deitzen hasia diren hotela, gure diasporak bertan daukan eta izango duen protagonismo berezia kari. EuskalKultura.com ere partaide duen hotel berria berez irail hondarrean hasi zen bezeroak errezibitzen, baina atzokoa izan zuen inaugurazio ekitaldi ofiziala. Datorren astelehenean ekarriko dugu orrialdeotara ekitaldiko xehetasunen berri.